Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2014

Atala

Txosten honetan, 2014ko estatistikako emaitza nagusiak jasotzen dira. Guztira, hiru Lurralde Historikoetako 62 museok eta bildumak parte hartu dute.

Dokumentuak jasotzen dituen edukiak honako alderdi hauekin daude lotuta: museoen eskaintzaren ezaugarri nagusiak, azpiegitura, zerbitzu eta ekipamenduei buruzko gaiak, sarrera, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera, erakunde horiek ikustera joaten den pertsona-kopurua, museoen jarduerak, giza baliabideak, museoetako datu ekonomikoak eta funtsak.

Egindako ikerketa oso baliagarria da Euskadiko museoen sektoreko egungo egoeraren panoramika integrala izateko, euskal kultura-eskaintzaren barruko azpiegituren ezaugarriak ezagutzeko eta beste lurralde-eremu batzuekin erkaketak egin ahal izateko informazio eguneratua edukitzeko.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu museo eta bildumetako arduradun eta taldeei; izan ere, haien laguntzarik gabe ezingo genukeen eskuratu ikerketa honetan bildu dugun informazioa.

Museoak eta Bildumak. Estatistika-txostena 2014 [pdf, 2,8 MB]

Euskadi, bien común