Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

2016ko mugikortasunari buruzko inkesta eta garraio eskariaren irudia

Zuen parte-hartzea eskatu eta eskertzen dugu!

2016ko apiril eta ekainaren artean, EAEko mugikortasunari buruzko inkesta berri bat martxan jarri du Eusko Jaurlaritzak. Hori dela eta, EAEko hainbat etxebizitzatan bizi direnak inkestatuko ditugu, bai telefonoz bai etxebizitzak bisitatuz.

Lanaren helburua da gure gizartearen mugikortasunaren eskaria hobeto ezagutzea eta horri buruzko datuak eguneratzea. Aurreko inkesta 2011n egin zen, eta gure webgunean argitaratuta dago (Euskal Autonomia Erkidegoko Mugikortasunaren Azterlana 2011).

Datu-bilketa funtsezkoa da prozesuaren amaieran kalitatezko eta erabilgarria den informazioa lortu ahal izateko. Horretarako, herritarren laguntza ezinbestekoa da. Jakin badakigu inkestari erantzutea ez dela zeregin atsegina. Hori dela eta, galdera-sorten diseinua ahalik eta sinplifikatuen egin dugu inkestari erantzutea ahalik eta gehien errazteko.

Era berean, aurrekoarekin batera, zenbait errepidetan inkestak egingo dizkiegu ibilgailuen gidariei, baita hainbat garraio geltokitako bidaiariei ere  (autobus eta trenbide –geltokietan, eta aireportuetan). Gainera, garraio-operadoreei ere datuak eskatuko dizkiegu. Horrela, informazio hori guztia bildutakoan, EAEko garraio eta mugikortasunaren eskariari buruzko txosten berri bat egingo dugu. Aurreko eskariaren txostena 2011n egin zen, eta gure webgunean argitaratuta dago (EAEko Garraio Eskariaren Irudia. 2011. urtea).

EAEko Etxebizitzen inkesta

Teknikari espezializatuek egingo dute EAEko etxebizitzen inkesta; horretarako, etxebizitzetako pertsonekin harremanetan jarriko dira (telefonoz edo bisiten bidez), EAEko familia-etxebizitza okupatuen Direktorioan hautatutako etxebizitzetako pertsonekin hain zuzen, inkesta hau ofiziala baita. Bizilagunei eskatuko diete hainbat galderari erantzutea telefonoz edo, bizilagunek hala nahiago izanez gero,  beraien etxean bisitatuko dituzte galderak aurrez aurre egiteko.

Galderen bidez, EAEko bizilagunen mugikortasuna kuantifikatu eta haren ezaugarriak ezagutuko ditugu.

Inkestei erantzutea derrigorrezkoa da

Inkesta hauek ofizialak direnez, legeak araututakoari jarraikiz, inkestei erantzutea derrigorrezkoa da. Bai “Mugikortasunari buruzko Inkesta” (010930 kodeduna) bai “Garraio Eskariaren Irudirako Datuak” (132710 kodeduna), biak Euskal Estatistika Planari buruzko urriaren 13ko 3/2014 Legeak arautzen ditu. Hori dela eta, EAEko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak 9. eta 16. artikuluen artean xedatzen duen bezala, hautatutako familiei eta pertsonei inkesten bidez eskatutako informazioa eman beharra dago.

Informazioaren isilpekotasuna

Zuek emandako datuen isilpekotasuna bermatzen du honako arau honek: Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, eta datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriei buruzko araudia honako hau da: ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretua.

Informazioa estatistikak egiteko baino ez da erabiltzen. Eta ezinezkoa da parte hartzen duten pertsonen datuak identifikatzea, ez informazio-prozesaketan ezta datuen erabiltzean ere. Informazio-hornitzaileei buruzko datu pertsonalak ezin ditugu inola ere zuzenean zein zeharka tratatu, besteri utzi, zabaldu edota argitaratu.

Edozein zalantza argitzeko

Deitu doako 900 103 018 telefono-zenbakira.

Inkesta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak egiten du. Eta sail honen inkestaren arduradun teknikoekin harremanetan jarri nahi izanez gero, deitu Zuzenean Zerbitzuaren telefono-zenbakira (012)

EAEko Etxebizitzen Inkestaren metodologia

  • Gaia: 7 urte baino gehiago dituzten EAEko familia-etxebizitzetako bizilagunen lan-egunen mugikortasuna (astelehen eta ostegunaren artekoa), oinez bost minututan edo gutxiagotan egindako desplazamenduak izan ezik. 
  • Inkestaren aldagaiak: Gizartearekin eta demografiarekin zerikusia duten pertsonen ezaugarriak (sexu, adina, bizilekua, jarduera, familia mota) eta desplazamenduen ezaugarriak (motibazioa, garraiobidea eta garraio-mota, etapak, eta iraupena)
  • Inkestaren ezaugarri nagusiak. EAEko 20 eskualdeko eta 3 hiriburuetako etxebizitzaz osatu da inkestaren lagina. Laginaren tamaina: 7.000 etxebizita. 
  • Datu-bilketa: EAEko etxebizitzetara telefonoz deituta edo bisitak eginda

Kordoi Inkestaren metodologia (errepideetako ibilgailuetan egitekoa)

  • Gaia: EAEko errepidetan ibiltzen diren ibilgailuen mugikortasuna, lan-egunetan (astelehen eta ostegunaren artekoa).   
  • Inkestaren aldagaiak: Egindako desplazamenduen ezaugarriak. Gainera, kasuaren arabera, gizartearekin eta demografiarekin zerikusia duten pertsonen ezaugarriak; edo salgaien mota eta ibilgailuen ezaugarriak.
  • Inkestaren ezaugarri nagusiak: 11.000 inkesta egingo dira hainbat puntu estrategikotan, bai EAEko errepideetan, baita gure lurraldearekin konektatuta dauden errepideetan ere.

Terminalen Inkestaren metodologia (garraio publikoko geldiguneetan egitekoa)

  • Gaia: 7 urte baino gehiago dituzten bizilagunen lan-egunen mugikortasuna (astelehen eta ostegunaren artekoa), distantzia luzeko eta erdikoak direnak. Horretarako, hainbat inkesta egingo dira hiru hiriburuetako trenbide eta autobus geltokietan, baita zerbitzu erregularrak dituzten bi aireportuetan ere.
  • Inkestaren aldagaiak: egindako bidaien zein desplazamenduen ezaugarriak, eta gizartearekin eta demografiarekin zerikusi duten pertsonen ezaugarriak.

Etxebizitzen Inkestaren galdera-sorta (PDF, 130 KB)
Terminalen Inkestaren galdera-sortak: Autobus geltokietakoa (PDF, 59 KB), Trenbide geltokietakoa (PDF, 60 KB), Aireportuetakoa (PDF, 60 KB)
Kordoi Inkestaren galdera-sortak: Ibilgailu Arinak - Bidesarietan (PDF, 57 KB), Ibilgailu Arinak – Gasolindegietan eta Zerbitzuguneetan (PDF, 59 KB), Ibilgailu Astunak (PDF, 51 KB).

Azken aldaketako data: