Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Lurralde Plan Partzialak (LPP)

Página índice PTPsEuskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen arabera, Lurralde-plan Partzialek Lurralde Antolamenduko Gidalerroak garatuko dituzte mugatzen dituzten udalez gaindiko inguru edo guneetan, eta horietako bakoitzerako gidalerroek ezartzen dituzten antolamenduko berariazko irizpideak zehaztuko dituzte.

Lurralde Antolamenduko Gidalerroek hamabost esparru geografiko zehazten dituzte, arlo funtzional izenekoak, irizpide geografiko, ekonomiko eta sozialei jarraiki. Beren tamaina eta egitura kontuan hartuz, beren arazoak aztertzeko eta arazo horiek konpontzeko lurralde-antolamenduko programak ezarteko giltzarri dira.

LAGetan aurreikusitako hamabost Lurralde-plan Partzialen bakoitza izapidetze-fase batean dago.

Honako xedapenak izango dituzte:

  1. antolamenduaren helburuak zehaztea, lurraldearen egungo egoera, egoera soziala eta ekonomikoa eta eboluzionatzeko dituen aukerak aztertuz.
  2. azpiegitura handien euskarri izateko gai diren guneak zehaztea, haien ezaugarrien arabera.
  3. planaren helburu den gune edo eremurako interes komuneko ekipamenduen kokalekua finkatzea.
  4. hirigintzako antolamenduak bete behar dituen irizpideak, printzipioak eta arau orokorrak.
  5. andea daitezen saihesteko edo zati bati edo guztiari beste erabilera bat emateko birmoldatu, birsortu edo birgaitu egin behar diren guneak zehaztea, eta lan horiek gauzatzera bideratutako laguntza-neurriak eta egin beharreko programak finkatzea.
  6. honako helburu baterako erreserbatu behar den lurzoruaren azalera kuantifikatzea:
    • sustapen publiko nahiz pribatuko babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzea, edo etorkizunean berariazko arauen bidez azken prezio mugatua izan dezaketen beste etxebizitza batzuk eraikitzea.
    • poligono urbanizatuak sortzeko aukera emango duen lurzoru industrialaren sustapen publikoa.
  7. Gidalerroek jasotzen dituzten jarraibideak garatzeko behar diren irizpideak, arauak eta printzipioak.

Jarraibide horiek entitate lokalei bermaturiko eskumen-esparrua errespetatuz ezarriko dira.

Biltzen dituzten area funtzionalak eta udalak

2019 LAG. APLIKATZEKO ARAUEN III. ERANSKINA: EREMU FUNTZIONAL BAKOITZA OSATZEN DUTEN UDALERRIAK


1.– Enkarterriko Eremu Funtzionala:

Artzentales, Balmaseda, Karrantza Harana, Galdames, Gordexola, Gueñes, Lanestosa, Sopuerta, Trucios-Turtzioz eta Zalla.



2.– Goierriko Eremu Funtzionala:

Altzaga, Arama, Ataun, Beasain,
Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gainza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi,
Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarraga.

Gainera, honako eremu hauek biltzen dira: Araba eta Gipuzkoako Partzuergo Nagusia eta Enirio-Aralar.

Oharra: Enirio-Aralar bi Eremu Funtzional mugakideetako (Tolosaldea edo Goierri) edozeini atxikitzen zaio, eta bi Lurralde Plan Partzialetako edozeinek antola dezake beraz.



3.– Bilbao Metropolitarreko Eremu Funtzionala:

Abanto y Ciérvana Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Barakaldo, Barrika, Basauri, Berango, Bilbao, Derio, Erandio,
Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Muskiz, Ortuella, Plentzia, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sondika, Sopela, Ugao-Miraballes, Urduliz, Valle de Trápaga-Trapagaran, Zamudio, Zaratamo, Zeberio eta Zierbena.



4.– Donostialdea-Bidasoa Behereko Eremu Funtzionala:

Andoain, Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil.



5.– Durangaldeko Eremu Funtzionala:

Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibar.



6.– Debabarreneko Eremu Funtzionala:

Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze-Placencia de las Armas.



7.– Busturialdea-Artibaiko Eremu Funtzionala:

Ajangiz, Amoroto, Arratzu, Aulesti, Bermeo, Berriatua, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Etxebarria, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika Lumo, Gizaburuaga, Ibarrangelu, Ispaster, Kortezubi, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendata, Mendexa, Morga, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Nabarniz,
Ondarroa, Sukarrieta eta Ziortza-Bolibar.



8.– Arratiako Eremu Funtzionala:

Arantzazu, Areatza, Artea, Bedia, Dima, Igorre, Lemoa eta Zeanuri.



9.– Arabako Errioxako Eremu Funtzionala:

Bilar, Elciego, Eskuernaga, Laguardia, Iekora, Kripan, Bastida, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Mañueta, Moreda Araba, Navaridas, Oyón-Oion
eta Samaniego.



10.– Aiarako Eremu Funtzionala:

Aiara, Amurrio, Arakaldo, Artziniega, Laudio, Okondo, Orozko eta Urduña



11.– Debagoieneko Eremu Funtzionala:

Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati.



12.– Mungialdeko Eremu Funtzionala:

Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka eta Mungia.



13.– Tolosaldeko Eremu Funtzionala:

Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu,
Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkil.
Gainera, esparru hau ere sartzen da: Enirio-Aralar.

Oharra: Enirio-Aralar bi Eremu Funtzional mugakideetako (Tolosaldea edo Goierri) edozeini atxikitzen zaio, eta bi Lurralde Plan Partzialetako edozeinek antola dezake beraz.



14.– Araba Erdialdeko Eremu Funtzionala:

Agurain, Añana, Armiñon,Arraia-Maeztu, Arratzua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Berantevilla, Bernedo, Burgelu, Donemiliaga, Alegría-Dulantzi, Erriberagoitia, Erribera Beitia, Vitoria-Gasteiz, Gaubea, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Kanpezu, Kuartango, Lagran, Lantaron, Legutio, Otxandio, Urkabustaiz, Ubide, Urizaharra, Zalduondo, Zanbrana, Zigoitia eta Zuia.
Gainera, honako eremu hauek biltzen dira: Badaiako Mendizerra eta Entziako Partzuergoa.



15.– Urola Kostako Eremu Funtzionala:

Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaia.


Tolosaldea Donostialdea Urola Goierri Alto Deba Debabarren Errioxa Errioxa Araba Erdialdea Llodio Balmaseda-Zalla Bilbao Metropolitarra Igorre Mungia Durango Gernika-Markina LZP-en mapa

Azken aldaketako data: