Liburuaren industria (2009)

Atala

Lehen edizioan (2009, 2007ko datuekin) izandako esperientziari esker Behatokiak zenbait alderdi egokitzeko eta hobetzeko aukera izan du, nola informazioa biltzeko prozesuan hala informazio hori ustiatzean, gero eta datu sinesgarri eta zehatzagoak lortzeko Euskal Autonomia Erkidegoko arteekin eta kultura-industriekin zerikusia duten sektoreen errealitatearen inguruan.

2009 izan da informazioaren erreferentzia-urtea. Estatistika-eragiketa hori 2010eko bigarren seihilekoan hasi zen, eta, lehenik eta behin, landa-lana prestatu zen, ekitaldi horren amaieran informazioa bilduz. Jarraian, informazioa araztu zen, eta, azkenik, txosten sektorial hauetan aurkeztutako emaitzak ustiatu dira. Edizio honetan bi alor berri txertatu dira, batetik, liburuaren industria (argitaletxeak eta liburu-dendak), eta, bestetik, disko-saltokiak, honako zazpi analisi sektorial hauek osatzeko: arte eszenikoen programatzaileak, arte eszenikoen ekoizleak, ikusizko arteak produzitzeko eta erakusteko zentroak, musika-programatzaileak, liburuaren industria, ikusentzunezko industria eta diskoaren industria.

Zentsu-eragiketa hori aurrera eramateko, 600 kultura-agentek parte hartu dute, gutxi gorabehera, eta horien laguntza ezinbestekoa izan da sektore bakoitzaren errealitatea islatzeko moduko informazioa jasotzeko. Aurreko edizioan lortutako esperientzia oso baliagarria izan da guretzat, eta, informazioa errazago eskuratzeko asmoa genuenez, galdesortak sinplifikatzeko erabakia hartu dugu, eta, horretarako, agenteei eskatutako informazioaren xehetasun-maila murriztu.

Hortaz, txosten sektorial hauen bitartez, Kulturaren Euskal Behatokiak EAEn diharduten kulturaindustriei eta arteei buruzko oinarrizko informazioa eman nahi du aditzera. Kasu honetan, EAEn diharduen liburuaren industriaren (argitaletxeak eta liburu-dendak) emaitzak aurkeztu dira lehen aldiz, agenteak sailkatuta eta agenteen ekonomia- eta produkzio-jarduera aztertuta.

Liburuaren industria (2009) [pdf, 820 kB]

Euskadi, auzolana