Kulturaren balio publikoa

Atala

Alde batetik, argudioak behar dira onurak erakusteko; erabilgarritasuna justifikatzeko; kulturaren alde egiten jarrai dezaten, erantzukizun politikoak dituztenak konbentzitzeko. Erretorika publikoaren eta erakunde praktikaren arteko tentsioan jartzen dute fokua. Tresna planteamendua da; neurri batean, defentsiboa. Beste alde batetik, badirudi kulturak legitimazioa galdu duela jendartean, jendartearen ikuspegitik garrantzia galdu duela; ondorioz, sektorean desilusioa hedatu da eta oinarrizko kontuak berriz dira eztabaidagai. Kulturaren inguruan antzematen dugun interesik eza, benetan, kulturaren desinstituzionalizazioa izan daiteke, Marina Garcések dioen moduan. Kulturaren zentzuaz, izateko zioaz, burujabetzeko gaitasunaz eta berez duen garrantziaz hausnartzen dugu. Berezko balioaz.

Lehen hurbilketa estratu publikoari eta kultura-kudeaketan dabiltzanei arrazoiak ematera bideratzen da; bigarrenaren helburua herritarrenganako lotura bizipen pertsonalaren bidez bilatzea da. Hurbilketa biok batera gertatzen dira, baina azken urteotan alderdi instrumentalak presentzia eta eragin handiagoa izan du. Ekonomian eta jendartean duen eraginari buruzko azterlanak eta ikerketak ugaritu egin dira. Kulturak komunikabideetan duen oihartzuna era horretako efektuei egon ohi da lotuta.

Kulturaren Euskal Behatokia-ren azterlanaren xedea kulturaren balio publikoa hausnarketaren erdigunean jartzea da. Funtsezko arazoari aurre egitea da kontua, jakintzat ezer emateke, eta arrazoiak bilatu behar dira kultura-politika publikoaren alde.

Kulturaren balio publikoa (2018) [pdf, 2,6 MB]

Euskadi, auzolana