Kultura Diplomaziari buruzko txostena

Atala

Herrialde askotako aurkezpen-txartel nagusietako bat dugu kultura, herrialde horiek dituzten bestelako erronkak (politikoak edo nazioartean jarrera hartzekoak) lortzen lagunduko dien irudi bereizgarria sustatzeko ahaleginak egiten baitituzte. Baina alderdi horretaz haratago, kultura-diplomaziak funtsezko garrantzia duen eginkizuna du gaur egungo nazioarteko harremanetan. Kultura-elkartrukeei esker, beste errealitateekiko puntu komunak eta adostasun-puntuak ezagut eta oinarri ditzakegu. Nazioarteko harremanen zati soft edo biguntzat hartzen zen kultura-diplomazia, baina gaur egun, garrantzi handiagoa hartzen ari da, eta diplomazia tradizionalaren maila berean kokatu da.

Etxepare Euskal Institutua testuinguruan, txosten laburra egin da kultura-diplomaziatzat zer hartzen den eta horren aplikazio praktikoak zer ondorio dituen argitzeko. Txosten hori egiteko, gaiari buruzko bibliografia-erreferentzia nagusien bilaketa egin da, eta hainbat kasu praktiko detektatu dira. Dokumentazio horren azterketan oinarrituta, eduki interesgarrienak sintetizatu dira eta euskal ekimenerako probetxu handienarekin aplika daitezkeen ikaskuntzak bildu dira.

Lau zatitan egituratu da txostena:

  • Aurrekariak. Kultura-diplomazia bere erreferentzia-esparruan kokatzen du.
  • Kontzeptuen mugaketa. Kultura-diplomaziaren inguruan dauden oinarrizko kontzeptuak sistematizatzen ditu.
  • Begirada praktikoa. Kultura-diplomaziako estrategiak garatzeko unean kontuan izan beharreko elementuak proposatzen ditu.
  • Erreferentziak. Kontzeptuari buruzko bibliografia-erreferentzia nagusiak eta kultura-diplomaziaren aplikazio praktikoak biltzen ditu.

Kultura Diplomaziari buruzko txostena (2010) [pdf, 425 kB]

Euskadi, auzolana