Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Garapen kognitiboaren estimulazioa 2

Garapen kognitiboaren estimulazioa (Gogamenaren teoria)

Urruntze-estrategien zeregina 5 urteko haurren “Gogamenaren Teoriaren” garapenean.

Egileak

Galende, N.; Sánchez de Miguel, M. eta Arranz, E.

Argitalpena

Early Child Development and Care

Urtea

2012,182, 2, 208-220

Laburpena

Ikerketa honen helburua hau izan zen: gurasoen urruntze-estrategia eta 5 urteko (n=70) haurren gogamenaren teoriako (TOM) atazetako errendimenduaren arteko lotura analizatzea. Umeak eskolan ospatutako saio indibidualetan zehar ebaluatu zituzten. Gurasoen urruntze-estrategiak (aldamio kognitibo eta linguistikoa, kontingentzia-erregela eta destestuingurutze-estrategiak, besteak beste) familien etxeetan ebaluatu ziren behaketa sistematikoaren bidez. Emaitzek sostengatzen dute aldagai hauetako batzuen (aldamio kognitibo eta linguistikoa, kontingentzia-erregela eta destestuingurutze-estrategiak) eta TOM-aren garapenaren arteko erlazioa dagoela.

aurkikuntzen inplikazio praktikoak

Inplikazioak honela zehaztu daitezke: gurasoak eguneroko bizitzan bere seme-alabei ariketak proposatzearen garrantzian, adibidez, aurrean ez dauden objektuak, zirkunstantziak eta pertsonak izendatzea eta ipuinak kontatzea bezalakoak. Gogamenaren Teoria estimulatzea oso garrantzitsua da, umea gainerakoen puntuan jartzeko prestatzen duelako, gizartean elkarrekin bizi izateko oinarritzat hartuta. Gurasotasuna izeneko tresnen atalean, 5 urteko haurren TOM-a ebaluatzeko eta esku-hartzeko tresna bat ikus eta kontsultatu daiteke.

Informazioa gehiago

http://www.tandfonline.com

Azken aldaketako data:  2015/12/21