Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Garapen Kognitiboaren estimulazioa

Garapen Kognitiboaren Estimulazioa

Familia-giroa eta haur garapen kognitiboa: ikuspegi epidemologikoa

Egileak

Andrade, S.; Santos, D.;Bastos, A.;Marcondes, M.; ALMEIDA–Filho, M. y Barreto, M.

Argitalpena

Revista de Saudade Pública.

Urtea

2005, 39,4, 1-6

Laburpena

Lan honen helburua hauxe izan zen: amaren eskola-mailaren inpaktua estimulazioaren kalitatean kontuan hartuz, familia-testuinguruan emaniko estimulazioaren kalitatearen eta haurren garapen kognitiboaren arteko lotura ebaluatzea. 1999an, Salvadorrreko (Brasilgo Ipar-Mendebaldean) ingurune periferiko eta erdialdekoetako 17-42 hilabete arteko ume laginak konparatu ziren. Galdeketa sozioekonomiko bat aplikatu zen eta HOME eskala familia parte-hartzaile guztiei; garapen kognitiboa Bailey eskala erabiliz ebaluatu zen. Emaitzek familia-testuinguruaren kalitatearen eta haurren garapen kognitiboaren arteko asoziazioa erakutsi zuten. Eragin horren hein bateko bitartekariak, amaren lan zirkunstantziak eta bere heziketa-maila izan ziren. Egiaztatu zen estimulazio kalitaterik onena hornitzen zela lehenago jaiotzen zirenengan eta 5 urtetik azpitiko kide gutxiko familien umeengan. Estimulazio-patroi hau hobea zen bere gurasoekin bizi ziren haurrengan eta beraien amek heziketa-maila hobea zutenean eta etxeko zereginetan bikotea inplikatuta zegoenean.

Aurkikuntzen inplikazio praktikoak

Inplikazio praktikoek zera seinalatzen dute, familiaren baliabide erabilgarrietatik eta familien dinamika desberdinetatik harago, esku-hartze politiken garrantzia familien lotura afektiboen estimulazioaren kalitatea bultzatu behar dela, bereziki aitaren inplikazioa azpimarratuz.

Informazioa gehiago

http://www.scielo.br

Azken aldaketako data:  2015/12/21