Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Ingurumen arloko Ikuskaritza eta Kontrolerako Plana

2002-2020 aldirako Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategian ezarritakoarekin bat etorrita, Ingurumen arloko Ikuskaritza eta Kontrolerako Planak xedea dio:

Euskadiko ingurumena garbi eta osasungarri mantentzen laguntzea, bai eta airearen, uraren eta lurzoruaren kalitatea eta hondakinen kudeaketa hobetzen laguntzea ere, horretarako hondakinen balorizazioa sustatuz. Hori lortzeko EAEn egiten ari diren jarduerak kontrolatu eta ikuskatzen dira, eta ingurumenaren alorreko arauak betearazten, objektibitatez eta independentziaz diharduten pertsonen lanarekin.

Ikuspegi honekin

EB barruan, Ikuskaritza Zerbitzuaren kudeaketa goi mailan kokatzea, ingurumen hobekuntzako emaitzetan oinarrituta. Horretarako, informazioa, herritarren beharrak eta ingurumen arriskua izango dira ikuskaritzaren plangintzaren ardatzak.

Gainera, ikuskatze jardunak printzipio hauei jarraituko die: gaitasun teknikoa, gardentasuna, jardueren proporzionaltasuna eta objektibitatea. Horren guztiaren xedea herritarren eta ehun sozioekonomikoaren konfiantza sustatzea da.

Horretarako, helburu estrategiko batzuk definitzen dira, Ingurumen arloko Ikuskaritza eta Kontrolerako Planean, bertan jasotako jarduketa guztiak bideratzeko:

  • EAEko IPPC enpresek ingurumen-araudia betetzen dela bermatzea.
  • Ingurumenerako arriskurik handiena dakarten legeztatu gabeko jarduketak identifikatu eta arautzea.
  • Arriskurik handiena duten IPPC ez diren jarduketek ingurumen arautegia betetzea, ingurumenean kalte esanguratsua eragin dezaketen jarduketei berebiziko garrantzia emanda.
  • Kopurua edo arriskugarritasuna dela eta, ingurumenerako kaltegarrienak diren jarduketek kudeaketa arautegia betetzea.
  • EAEko industri jarduerekin lotutako ingurumen arazoak konpontzen eta kontrolatzen laguntzea.
  • Ingurumen intereseko eremuak babestea ingurumen kalteetatik.
  • Ingurumenean eragina duten gorabeheren eta istripuengatiko oharrak, kexak eta salaketak kudeatzea.
  • Substantzia kimikoen eta nahasketen araudia (REACH-CLP) betetzea, ingurumenerako oso kantegarriak direnean.
  • Zerbitzuak ikuskatzeko duen gaitasuna handitzea.
  • Ikuskapenak Europako testuinguruaren arabera egitea, helburuei, estrategiari eta irizpideei dagokienez

 

 

 

Azken aldaketako data: