Ikus-entzunezko industria 2009

Atala

Lehen edizioan (2009, 2007ko datuekin) izandako esperientziari esker Behatokiak zenbait alderdi egokitzeko eta hobetzeko aukera izan du, nola informazioa biltzeko prozesuan hala informazio hori ustiatzean, gero eta datu sinesgarri eta zehatzagoak lortzeko Euskal Autonomia Erkidegoko arteekin eta kultura-industriekin zerikusia duten sektoreen errealitatearen inguruan.

2009 izan da informazioaren erreferentzia-urtea. Estatistika-eragiketa hori 2010eko bigarren seihilekoan hasi zen, eta, lehenik eta behin, landa-lana prestatu zen, ekitaldi horren amaieran informazioa bilduz. Jarraian, informazioa araztu zen, eta, azkenik, txosten sektorial hauetan aurkeztutako emaitzak ustiatu dira. Aurrekoaren aldean, edizio honetan zenbait alor berri txertatu dira, batetik, liburuaren industria (argitaletxeak eta liburu-dendak), eta, bestetik, disko-saltokiak. Guztira, estatistikan zazpi txosten sektorial bildu dira, honako hauei loturik: arte eszenikoen programatzaileak, arte eszenikoen ekoizleak, ikusizko arteak produzitzeko eta erakusteko zentroak, musika-programatzaileak, liburuaren industria, ikus-entzunezko industria eta diskoaren industria.

Zentsu-eragiketa hori aurrera eramateko, 600 kultura-agentek parte hartu dute, gutxi gorabehera, eta horien laguntza ezinbestekoa izan da sektore bakoitzaren errealitatea islatzeko moduko informazioa jasotzeko. Aurreko edizioan lortutako esperientzia oso baliagarria izan da guretzat, eta, informazioa errazago eskuratzeko asmoa genuenez, galdesortak sinplifikatzeko erabakia hartu dugu, agenteei eskatutako informazioaren xehetasun-maila murriztuz.

Hortaz, txosten sektorial hauen bitartez Kulturaren Euskal Behatokiak EAEn diharduten kultura-industriei eta arteei buruzko oinarrizko informazioa eman nahi du aditzera, batetik, egungo egoera aztertzeko, eta bestetik, denboran zehar agente eta sektore bakoitzean gertatzen diren aldaketen eta bilakaeraren jarraipena egiteko.

EAEren ikus-entzunezko industriaren estatistikaren emaitzak aurkeztu ditugu txosten honetan, agenteak sailkatuz eta agente bakoitzaren ekonomia- eta produkzio-jarduera aztertuz.

Ikus-entzunezko industria 2009 [pdf, 140 kB]

Euskadi, bien común