Osasun Saila

Ikasle osasuntsua

Iniciativas para una alimentación saludable comedoresOsasun Sailak, Hezkuntzakoarekin elkarlanean, honako gida hau argitaratu du: “Eskolako jangeletan sukaldaritza erakargarria eta osasungarria egiteko aholku praktikoak (leiho berri batean irekitzen da).
Urrats berria da Euskadin elikadura osasungarrirako ekimenen esparruan, eta helburua da eskola-umeek fruitu, barazki eta arrain gehiago jaten gozatzea. Horretarako, sukaldari adituek elikadura horietan oinarrituta platerak erakargarriago nola egin gomendatzen dute. Gida eskola-jangeletara zuzenduta dago, baina, halaber, gomendio horiei euskal etxeetan ere jarraiki dakieke.

Osasun Sailak eta Hezkuntza Sailak zortzi eta hamaika urte bitarteko eskola-umeen artean elikagai osasungarrien kontsumoa sustatzeko proiektu pilotua egin dute, sarien sistema baten bidez, fruitu, barazki eta arrain urdin gehiago kontsumitzen hasteko, bai etxean, bai ikastetxean.
Ekimena bi ikastetxetan garatu da, esperimentu gisa, eta, horietan, fruitua, barazkiak eta arraina kontsumitzen duten ikasleak puntuak batzen doaz, eta tutoreak horiek batzen ditu. Aldi berean, beren gurasoek etxean jaten dutena erregistratzen dute. Puntuen baturaren bidez, “ikasle osasungarria”ren diploma eskuratuko dute. Horrela, hobeto jan dezaten motibatzen dira, harik eta ohitura bilakatu arte.

1. Helburuen agendarako zigiluen banaketa

Haurrei agenda betetzen eta beraien (beraien) helburuak eta diploma osasungarriak lortzen lagundu!!

Begiraleek burutu beharrekoakHorretarako X hilabetean (hasiera eta amaiera data) zehar ondorengo pausuak jarraitu itzazu:

  • Begiratu edo egiaztatu menuan eguneko fruta, barazki edota arraina dagoen.
  • Ohartu ea haurrek, fruta, barazki edota arraina dagoen egunetan DENA jaten duten.
  • Jarri haurren eskuetan dagozkien zigiluak.
    • Zigilu berdea ezerbitzatutako barazki guztia jaten duten umeentzat.
    • Zigilu laranja zerbitzatutako fruta guztia jaten duten umeentzat.
    • Zigilu urdina zerbitzatutako arrain guztia jaten duten umeentzat.

2. Kontsumo errealaren ebaluaketa (X asteetan zehar) lagin adierazgarri batean oinarrituz

  • Zehaztuko den denboraldian zehar, monitoreak, haurrek jangelan jan dute fruta, barazki eta arrainen ebaluaketan eta erregistroan lagunduko du plantilla erraz bat erabiliz.

 

 

Tutoreek burutu beharreko lanak1. Programaren dokumentazioa banatu/jaso. Gelan prozesua azaldu eta monitorizatu

Ikasleei bi dokumentu banatu eta nola erabili azaldu:

  1. Astero etxean jaten den fruta, barazkia eta arrainen erregistroa. Zehaztutako datan, haurrek, etxera eramango dute betetzeko eta gelara bueltan ekarri betetakoan.
  2. Hilero, bai etxean baita jangelan ere ikasleak bete behar dituen helburuak jazotzen duen agenda pertsonala (fruta, barazkia, arrainaren kontsumoa). Aipatu, tutoreak ikasleari lortutako helburuen arabera emango dizkion pegatinak itsatsiko dituela. Agenda gelan egon behar da.

2. Bai etxean bai jangelan fruta barazki eta arrainaren kontsumoaren ikuskapena

Etxean jaten den fruta eta barazkia hilero ikustatu ikasleak ekartzen dituen erregistroak erabiliz.

Honela etxean lortutako helburuen agendan itsatsiko dituen pegatinak ikasleari eman:

  • Astean kontsumitutako barazki anoa bakoitzeko pegatina berdea.
  • Kontsumitutako fruta anoa bakoitzeko pegatina laranja.
  • Kontsumitutako arrain anoa bakoitzeko pegatina urdina.

3. Lortutako helburuen arabera, pegatinak banatu

Egunero jangela erabiltzen duten umeek balzkalordu ostean eskuan inprimatuta izango dituzten zigiluak gainbegiratu (jangelan, fruta, barazki edo arraina amaitu duten erakusten dute).

Ondoren jangelan lortutako helburuen agendan itsatsiko dituen pegatinak ikasleari eman:

  • Pegatina berdea: zigilu berdea
  • Pegatina laranja: zigilu laranja
  • Pegatina urdina: zigilu urdina

 

 

Azken aldaketako data: