Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketa (TFS)

 

Hondakinen mugaz haraindiko lekualdaketa (herrialdeen arteko hondakinen inportazioa/esportazioa; aurrerantzean: TFS) bi testuk arautzen dute nagusiki: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren hondakinak lekualdatzeari buruzko 2006ko ekaiaren 14ko 1013/2006 (EB) Erregelamendua (leiho berri batean irekitzen da) eta 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzkoa. (leiho berri batean irekitzen da)

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza da helmugako (HAE) edo bidalketako (BAE) agintaritza eskuduna Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Europar Batasuneko herrialdeen arteko hondakinen inportazioaren eta esportazioaren kasuan.

Espainiar Estatuko Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa da helmugako (HAE) edo bidalketako (BAE) agintaritza eskuduna Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Europar Batasunekoak ez diren hirugarren herrialdeen arteko hondakinen inportazioaren eta esportazioaren kasuan.

Jarraian zehazten dira erakunde hauen datuak, kontsultak edo izapideak egiteko:

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA

INGURUMEN SAILBURUORDETZA

INGURUMEN-ADMINISTRAZIOAREN ZUZENDARITZA

HONDAKIN ARRISKUTSUEN ZERBITZUA

Donostia kalea, 1.

01010 Vitoria – Gasteiz

Telefonoa: 945-016981

Faxa: 945-019808

h-arenzana@euskadi.eus

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-20698/es/

TRANTSIZIO EKOLOGIKORAKO ETA ERRONKA DEMOGRAFIKORAKO MINISTERIOA

INGURUMENEKO ESTATU IDAZKARITZA

KALITATEAREN ETA INGURUMEN EBALUAZIOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA

Pl. de San Juan de la Cruz, s/n

28071 Madril

http://www.magrama.gob.es/es/calidad-y-evaluacion-ambiental/temas/prevencion-y-gestion-residuos/traslados/Procedimiento_traslados_internacionales_residuos.aspx

Bi prozedura erabil daitezke, guztiz desberdinak:

  1. Aldez aurreko jakinarazpenaren eta baimenaren prozedurari lotuta dauden hondakinen lekualdaketak. (1013/2006 Erregelamenduaren 1. kapitulua)
  2. Informazio orokorraren baldintzari lotuta dauden hondakinen lekualdaketak. (1013/2006 Erregelamenduaren 2. kapitulua)

Bietatik zein erabili, hiru eragileren arabera erabakiko da nagusiki:

  1. Lehenik, hondakina nola dagoen sailkatuta  1013/2006 Erregelamenduan (zerrenda berdea, zerrenda horia, edo zerrendatik kanpo).  Erregelamenduak Basileako Hitzarmenaren eranskinen arabera sailkatzen ditu hondakinak, eta aipatutako bi hondakin-zerrendak ezartzen ditu:
    • Zerrenda horia, Erregelamenduko IV. eranskina, A zerrenda (Basileako Hitzarmenaren VIII. eranskina).
    • Zerrenda berdea, Erregelamenduko III. eranskina, B zerrenda (Basileako Hitzarmenaren X. eranskina).
  2. Bigarrenik, hondakinak helmugan nolako tratamendua jaso behar duen (balorizazio‑tratamendua, R, edo ezabaketa, D).
  3. Hirugarrenik, jatorria eta helmuga zein diren (jatorrizko eta helmugako herrialdea). Europar Batasuneko kide diren herrialdeen arteko lekualdaketen kasuan, lehenengo bi eragileak dira garrantzitsuenak. Horrez gain, esan dugun bezala, lekualdaketa horietan Eusko Jaurlaritza da eskuduna, eta horregatik hori izango da informazio-dokumentu honen gaia. Gainerako lekualdaketetarako, kontsultatu kasu bakoitza, mesedez.

 Halaber, prozedura edozein dela ere, ohartarazi behar dugu era honetako lekualdaketetan funtsezkoa dela indentifikatzea zein diren esku hartzen duten eragileak eta haiek zein eginkizun duten, haien betebeharrak eta erantzukizunak ezagutu ditzaten. Horren ildotik, garrantzitsua da azpimarratzea hondakinen arloan lan egiten duen edozein enpresak dagokion baimen edo erregistroa izan behar duela; hau da, kasu honetan enpresa esportatzaileak eta enpresa inportatzaileak 1013/2006 Erregelamenduaren eta uztailaren 28ko 22/2011 Legearen babespean egon behar dutela jarduera gauzatzeko (ekoizleak, kudeatzaileak, negoziatzaileak, etab.)

Prozedura xumeena erabil daiteke, 2. zenbakikoa "Informazio orokorraren baldintzari lotuta dauden hondakinen lekualdaketak" deiturikoa, baldin eta:

  • Hondakinak Europar Batasunean balorizatzekoak badira (hondakinaren azken tratamendua R eragiketa da) eta hondakina zerrenda berdean badago, edo
  • Laborategian analizatzeko erabiliko diren 25 kilo baino gutxiagoko hondakin-laginak badira eta analisi horren helburua bada haien ezaugarri fisikoak edo kimikoak ebaluatzea edo baloraziorako edo ezabaketarako egokiak diren aztertzea.

Kasu horretan (informazio orokorraren baldintzari lotutako hondakinen lekualdaketa), funtsezkoa da gutxienez bi dokumentu erabiltzea: 

  1. Enpresa esportatzailearen eta enpresa inportatzailearen arteko aurretiko kontratua, 1013/2006 Erregelamenduaren araberakoa. Kontratu horrek edozein lekualdaketa egin baino lehenagokoa izan behar du.
  2. 1013/2006 Erregelamenduaren VII. eranskinaren ereduari lotutako lekualdaketa; INFORMAZIO HORI 3. ARTIKULUKO 2. ETA 4. ZENBAKIETAN AIPATZEN DIREN HONDAKINEN LEKUALDAKETEKIN ERAMAN BEHAR DA. Dokumentu horrek uneoro joan behar du kargarekin eta, hondakinaren lekualdaketa egindakoan, lekualdaketa-dokumentuaren kopia bidali behar da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzara (gure kasuan emailez bidaltzeko eskatzen dugu, helbide honetara: mov-tfs-anexo7@euskadi.eus).

Lekualdaketa informazio orokorraren prozeduraren bidez egiterik ez badago, eta debekatuta ez badago, aurretiko idatzizko jakinarazpen-sistema hau erabili behar da, zehazkiago:

  • Sistema hau erabili behar da hondakina ezabaketarako ez denean (hondakinaren tratamendua D eragiketa da), eta/edo
  • Hondakina zerrenda horian jasota badago eta/edo
  • Hondakina zerrenda berdean badago baina arrisku-ezaugarriren bat badu (H edo HP), eta/edo
  • Hondakina sailkatuta ez badago ez zerrenda berdean ez zerrenda horian (bi zerrendetako batean ere ez dago hondakina ondo kokatzeko deskribapenik).

Baimenak lekualdaketa bakar baterako edo urte batean egin nahi diren lekualdaketetarako edo lekualdatu nahi diren hondakin-kopururako eska daitezke. Erregelamenduaren II. eranskinean zehazten da zein informazio aurkeztu behar den jakinarazpena eta hondakinekin eraman beharreko lekualdaketa-dokumentua aurkezteaz batera (nola eta zerekin osatu inportaziorako eskabidearen espedientea). Jakinarazpeneko eta hondakinekin eraman beharreko lekualdaketako dokumentuaren originalak jatorrizko agintaritzatik lortu behar dira. Erregelamenduaren beraren IC ERANSKINEAN azaltzen da dokumentu horiek nola bete behar diren.

Informazioa eranskin zenbakidunetan aurkeztu behar da, eta, zenbat agintaritza eskudun diren tarteko, hainbat dosier original aurkeztu behar dira (adibidez, Frantziatik gure erkidegora errepidez lekualdaketa bat egiteko, dosier osoaren bi kopia aurkeztu beharko lirateke. Kopia horiek jatorrizko herrialdean aurkeztuko dira, eta bat Frantziarentzat izango da, bidalketako agintaritza den aldetik, eta beste bat guretzat, helmugako agintaritza garen aldetik).

Garrantzitsua da nabarmentzea era horretako mugimenduak finantza-berme baten eraketari lotuta daudela edozein kasutan, eta, horren ondorioz, gastu bat dakartela. Horrez gain, adierazi behar dugu agintaritza eskudun bakoitzak legez ezarrita dituen izapidetze-tasak kobra ditzakeela (Euskal Autonomia Erkidegoan ez da tasarik kobratzen gaur egun).

Honi erantsita, informazio-eredu bat eta baimen-eskabide baten oinarrizko egitura doaz. Hala eta guztiz ere, dokumentu hau irakurri ondoren eta edozein izapide egin baino lehen, autonomia erkidegoko agintaritza eskudunarekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu (dokumentu honen lehen orrialdean zehazten da agintaritza hori zein den).

 

 

 

HONDAKINAK MUGAZ HARAINDI ERAMATEKO ESKABIDEA

ERANSKIN-ZERRENDAREN EREDUA

1. JAKINARAZPEN-DOKUMENTUA

2. HONDAKINEN LEKUALDAKETA-MUGIMENDUKO DOKUMENTUA

3. SORTZE-PROZESUAREN ETA HONDAKINAREN DESKRIBAPENA (ANALITIKA AURKEZTU; ESPORTATZAILEA EKOIZLEA EZ BADA, EGIAZTATU BIEN ARTEAN KONTRATU BAT DAGOELA; EKOIZLE BAT BAINO GEHIAGO BADAGO, ZERRENDA ERANTSI, ETAB.)

3. JAKINARAZLEAREN ETA HARTZAILEAREN ARTEKO KONTRATUA.

4. HARTZAILEAREN BAIMENA (HARTZAILEA AZKEN TRATATZAILEA EZ BADA, AZKEN HARTZAILEENA BEZALAKO INFORMAZIOA ERANTSI BEHARKO DU, ETA HAIEKIN KONTRATU BAT DUELA EGIAZTATU. HALABER, TRATAMENDUAREN ONDORIOZ GERATZEN DIREN ZATIKIAK NORA DOAZEN JUSTIFIKATU BEHARKO DA)

5. TRATAMENDU-PROZESUAREN DESKRIBAPENA (HORRELA BADAGOKIO, ONESPEN-PARAMETROAK, eta, hondakinak balorizaziorako badira: a) balorizazioa amaitutakoan, balorizatzekoa ez den zatikia ezabatzeko aurreikusitako metodoa; b) balorizatutako material-kopurua, balorizagarriak ez diren hondakinen kopuruaren aldean; c) balorizatutako materialaren balioaren kalkulua; d) balorizazioaren kostua eta balorizagarria ez den zatikia ezabatzearen kostua).

6. GARRAIO KONPAINIEN ETA BAIMEN/INSKRIPZIOEN DATUAK (ASEGURUAREN ZIURTAGIRIA GEHITU)

7. GARRAIOAREN IBILBIDEA, KILOMETRO-DISTANTZIA BARNE

8. GARRAIOLARIEK HARTU BEHAR DITUZTEN SEGURTASUN-NEURRI BEREZIAK (SEGURTASUN FITXA)

9. AGINTARITZA ESKUDUNAK (JATORRIZKOA, PASABIDEKOA ETA HELMUGAKOA)

10. FINANTZA-BERMEAREN KALKULUA ETA BERME HORREN ORIGINALA EDO KOPIA (KALKULUA EGITEKO KONTUAN IZAN DIREN PREZIOEI BURUZKO INFORMAZIOA ETA JUSTIFIKAZIOA AURKEZTU BEHARKO DIRA: AURREKONTUAK, FAKTURAK EDO ANTZEKOAK)

Azken aldaketako data: