Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Hiri hondakinak

Etxeko, merkataritzako eta antzeko hondakinak sartzen dira atal honetan.

Etxeko hondakinak etxeko jardueraren ondorioz etxeetan sortzen diren hondakinak dira. Halaber, etxeko hondakinak dira zerbitzu edo industrietan sortu eta aurrekoekin pareka daitezkeen hondakinak.

Kategoria honetan honako hauek ere sartzen dira: etxeetan sortzen diren zenbait hondakin, hala nola, tresna elektriko eta elektronikoak, arropa, pilak, metagailuak, altzariak eta lanabesak, eta baita eraikuntzako obra txikietako eta etxeak konpontzetik ateratako hondakinak eta hondarrak ere.

Etxeko hondakintzat honako hauek hartzen dira: bide publiko, berdegune, aisiagune eta hondartzak garbitzen direnean sortzen diren hondakinak, baita etxeko animalia hilak eta kalean utzitako ibilgailuak ere.

Merkataritza-hondakinak merkataritza-jardueratik sortutako honakinak dira, handizkako eta txikizkako merkataritzakoak, jatetxe eta tabernetan, bulego eta merkatuetan sortutakoak, eta baita gainerako zerbitzuen sektorekoak ere. 

Hiri hondakinen kudeaketa udalei dagokie, eta horiek, bere kabuz edo mankomunitatetan elkartuta, hondakinak jaso, garraiatu eta kudeatu behar dituzte, eskaini beharreko nahitaezko zerbitzua baita.

Bilketa sistemen arloan, edukiontzia da aukera zabalduena, egun, frakzio organikoaren, beiraren, edukiontzien, paper-kartoiaren, olio begetalaren, pilen, frakzio berrerabilgarriaren (arropa, zapatak eta bestelako osagarriak, etxetresna txikia, liburuak, jostailuak, etxeko hornidura eta bazarreko bestelako objektuak) gaikako bilketarako eta bereizketarako eta gainontzeko frakzioaren masazko bilketarako unitate zehatzak egonda.

Azken aldaketako data: