Osasun Saila

C hepatitisa

C hepatitisa

C hepatitisa gaixotasun infekzioso bat da, gibela erasaten du, gibeleko inflamazioa edo hantura da eta C hepatitisaren (CHB) izeneko birus batek eragiten du.

CHB kontaminatutako odolaren kontaktuaren bidez transmititzen da. Gaur egun, infekzio berriak ohiz-kanpokoak dira, xiringak trukatzen dituzten droga-injektoreekin izango lukete zerikusia, nagusiki. Sexu-bidezko transmisioaren arriskua baxua da, baina gerta liteke gizonen artean babesik gabe izandako harreman sexualen bidez transmititzea, baita asepsia behar bezalakoa ez izateagatik egindako tatuajeengatik ere, halaber, pertsonal sanitarioari gagozkiola, istripuz egindako ziztaden bidez ere transmiti daiteke.

Kutsatutako pertsonen % 30 ingururi berez desagertzen zaio, tratamendu beharrik gabe. Gainerako %70engan CHBk gibeleko hantura kronikoa eragiten du (hepatitis kronikoa), sintomarik gabe eboluzionatzen duena, urte askoan.

C hepatitis kronikoaren lehengo tratamendu eraginkorra 2000ko hasierakoa da, Interferon eta ribavirinaz osatua. 2011n lehenengo belaunaldiko antibiralak telaprevir eta boceprevir, eta 2014an bigarren belaunaldiko antibiral berriak simeprevir, sofosbuvir eta daclatasvir. 2015eko apiriletik, ekintza zuzeneko antibiralen asoziazio berriak ditugu: ombitasvir/paritaprevir/ritonavir (Viekirax®), dasabuvir (Exviera®) eta sofosbuvir/ledipasvir (Harvoni®).

Harremanetarako telefonoa:

  HepatitisChepatitisa@osakidetza.eus
  • Zalantzarik izanez gero, bidali zure galdera eta profesional sanitario batek erantzungo dizu.
  • Tratamenduari dagozkion galderei erantzuteko artatzen zaituen medikua duzu onena.
Azken aldaketako data: 2016/08/01