Iñaki Arriola López sailburuaren agurra

Ignacio María Arriola López, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailburua

Ongi etorri Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren orri honetara. Bertan aurkituko duzun informazioa zure interesekoa izango dela espero dugu.

Gure lana da etxebizitza duina eta bakoitzaren premien araberakoa eskaintzea bere kabuz eskuratu ezin duenari. Euskadin, helburu hori legez dago ziurtaturik, eta,  bermatzeko, etxebizitza-parke handi bat kudeatzen dugu; etxebizitza publikoak eta pribatuak dira jabetzaz, eta alokairu sozialera daude bideraturik gehienak. Etxebizitzak eraberritzen eta inguru urbano hondatuak leheneratzen ere jarduten dugu.

Lurraldean, gure etxe handian alegia, ingurumena zaintzeko ardura daukagu. Horretarako, jarduera ekonomikoak aurrera eramateko orduan eta baliabide naturalak erabiltzeko orduan, beti bide jasangarriak erabiltzen eta aldi berean natura-ondarea zaintzen saiatzen gara. Gure sailaren beste erantzukizun bat autonomia-erkidegoko lurraldea antolatzea eta hirigintza planifikatzea da, betiere printzipio horien arabera.

Eta, lan horiek egiteko, gure esku ditugu Uraren Euskal Agentzia (Ura), Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa-Ihobe, eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurretarako sozietatea (Visesa) eta alokairuko etxebizitzetarako sozietatea (Alokabide).

Iñaki Arriola López
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburua

Sailaren informazio gehiago