Euskarazko argitalpenei buruzko XII. txostena (2016)

Atala

Txosten hau prestatzeko azterketak euskarazko liburuen produkzioari, eskaintzari eta fakturazioari buruzko datu guztiak jasotzen ditu, liburu horiek argitara eman diren lekuak edozein direla ere. Hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Frantziako estatuko (Ipar Euskal Herriko) produkzioak biltzen ditu. Horrez gainera, badira hainbat argitaletxe egoitza lurralde horietatik kanpo duten arren euskarazko lanak argitaratzen dituztenak, eta horiek ere kontuan hartzen ditu.

Bestalde, euskarazko argitalpenak plazaratzen dituzten Administrazio Publikoko erakundeen eta haren mendeko entitateen datuak ere jasoak datoz azterketan.

Azkenik, aurten ere, esker ona adierazi nahi diegu eman diguten laguntzagatik Euskadiko Editoreen Elkarteari, Conecta enpresak bidalitako galdeketari erantzun dioten enpresei eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari, horiei esker egin ahal izan baitugu ikerlan hau.

Euskarazko argitalpenei buruzko XII. txostena (2016) [pdf, 1,7 MB]

Euskadi, auzolana