Euskal kultura Frantziako kultura-politiken baitan - EKE

Atala

Lurralde-administrazioen kultura-zerbitzuen eremuan proposamenak egiteko ekimena duen agente gisa eratzeko xedez, EKEk baliabide/polo izateko funtzioa garatu du, hainbat lurraldetan abian jarritako kultura-dinamikekin eta kultura-politika publikoekin lotutako gaitasuna eta jakintzak  bermatuz.

Beraz, EKEk bere burua eskaintzen du kultura-aktore eta erakunde desberdinen arteko interfaze gisa, lurraldeko kultura-proiektuen zerbitzura.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin duen hitzarmenaren testuinguruan egin da txosten hau eta batetik,  Frantziako kulturaalorreko politikak, eta bestetik, kultura-eskumenek lurralde-administrazioen mailetan duten banaketaren azterketa proposatzen du EKEk bertan.

Ikuspegi horrekin gaur egun dauden tresnak eta gailuak hobeto ulertuko dira, euskal kulturaren garapenean eskaintzen diren baliabideak hobeto ezagutu ahal izateko.

Euskadi, auzolana