Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-finken errentamendu-kontratuen erregistroa.

Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legea indarrean jarri zenetik, nahitaezkoa da hirigintzako errentamendu-kontratuak erregistratzea eta haiek sortako fidantzak jartzea Eusko Jaurlaritzan, Bizilagun zerbitzuaren bitartez.


  • Zer da Errentamendu Kontratuen Erregistroa?

    Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-finken errentamendu-kontratu guztiak erregistratzen diren erregistroa da.

  • Eskatu egin behar al dut erregistroan inskribatzeko?

    Aurretik fidantza gordailutu baduzu, Bizilagun zerbitzuak egingo du inskripzioa, ofizioz, eta, beraz, ez duzu inskribatzeko eskari berririk egin beharko.

    Alderdietako batek hala eskatuta, honako kontratu hauek inskribatzen dira:

    • Fidantza jartzeko betebeharretik salbuetsita dauden erakundeenak eta etxebizitzaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak ikus-onetsi behar ez dituenak.
    • Araubide hitzartu berezian diharduten pertsona edo erakunde alokatzaileenak eta etxebizitzaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak ikus-onetsi behar ez dituenak, aldez aurretik ez badira inskribatu.
  • Nola jakingo dut kontratua inskribatu dela?

    Behin inskripzioa egin ondoren, Bizilagun zerbitzuak ziurtagiri bat egin eta entregatuko dizu, zerbitzu horretan inskripzioari buruz dituzten datu guztiak jasotzen dituena.

  • Nola ezerezten da inskripzioa?

    Ezereztapena errentatzaileak eskatuta egiten da, zeinek bi aldeek izenpeturiko agiri bat aurkeztuko duen, edo, bestela, epai judiziala irmoa, kontratua azkendu dela egiaztatzen duena. Azken bi agiri horiek izan ezean, pertsona errentatzailearen zinpeko adierazpena onartuko da.

Azken aldaketako data: 2016/03/21