Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak (2014)

Oraina eta geroa

Atala

Jarduera horietako askok helburu eta emaitza ekonomikoak bilatzen dituzte, eta, beraz, “kultura- eta sormen-industriak” izendapena sortu da. Kontzeptu hori finkatu egin da instituzio publikoen adierazpenetan eta agendetan.

Kontzeptu hori onartu egin dute adituen sektore zabalek, hainbat eratako kongresutan eta jardunalditan aipatzen da, eta izen horixe daramate argitalpen eta txosten askok. Hots, sendotzen eta zabaltzen ari da eta, hala, eztabaida aberatsa sortu da kulturaren eta sormenaren izaerari eta zentzuari buruz.

Kulturaren eta sormenaren paper sozialari buruzko eztabaida ez da, beraz, fenomeno zehatz bat definitzeko moduak kontrastatzea baizik, eta estatus, eduki eta rol sozial jakin bat ematea. Ahots ugarik hartzen dute parte eztabaida horretan, eta, alderdi teknikoetan ez ezik, kulturari eta sormenari buruzko kontzeptu desberdinetan oinarritzen da.

Modu esplizituagoan, “kultura- eta sormenindustriak” izendapenak kultura- eta sormenjarduera ulertzeko modu berri bat adierazten du, diskurtsoak aurrez aurre jarriz. Beraz, eztabaida kontzeptuala, soziala eta politikoa da, eta, hura garatzean, aurrez aurre jartzen ditu gizarte- eta kultura-balioak ere.

Premisa horietatik abiatuz, azpimarratu beharra dago gizarte guztiek sortzen dituztela hainbat gairi buruzko praktikak, jakintza eta diskurtsoak, baina ikuspegi desberdin horiek beren auziak argitzen dituzten bitartean, ukatu ezin diren agerpenak ematen dira errealitatean.

Kultura- eta sormen-industriak gure inguruaren agerpen bat dira, eta hainbat pertsonaren eta erakunderen bitartez azaltzen da. Batzuek zein besteek helburu ekonomikoak dituzten kultura- eta sormen-jarduerak egiten dituzte.

Hori guztia produktuen eta zerbitzuen merkatu baten baitan; kasu honetan, sormen- eta kulturaproduktuen eta -zerbitzuen merkatu baten baitan.

Txosten honek Euskal Autonomia Erkidegoko kultura- eta sormen-industrien errealitate horri heltzen dio. Errealitate eta testuinguru hori aztertu eta ulertu nahi dugu; hau da, diagnostikatu. Horretarako, dimentsio kuantitatiboak eta kualitatiboak erabili ditugu. Horretaz gainera, baina, Txosten honek gomendio batzuk eskaini nahi ditu, instituzioen jarduna orientatzeko eta  idatzeko. Ildo horretan, Txosteneko gomendioek ez diote ezikusia egin nahi -eta ezin diote egin erezirriborratu berri dugun erreferentzia-esparruari. Politika publikoak diseinatzeko orduan hori ez ezagutzeak, ezikusia egiteak edo aintzat ez hartzeak porrotera darama.

Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak (2014) [pdf, 4.8 MB]

Euskadi, auzolana