Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Euskadi.eus berriaren txantiloiak

Euskadi.eus berriaren txantiloiek atari-kudeatzailearen betiko eredua jarraitzen dute: eskuz egindako HTML fitxategiak dira, zeinek ezarriko duten orrien egitura eta orri horretan erabiliko diren ikus-eremu motak. Atari-kudeatzailearen txantiloei buruz gehiago jakiteko, ikusi euskadi.eus-eko atari kudeatzailearen eskuliburu aurreratua (zazpigarren orritik aurrera).

Beste eskuliburutan azaldu dugun bezala, Euskadi.eus berriaren helburuetako bat da eskaintzen den informazioaren homogeneitasun grafikoa zein funtzionala, Euskadi.eus markaren eta zerbitzuaren kalitatea indartzeko asmoz. Helburu hori lortzeko asmoz, Web Zerbitzuak murriztu ditu erabil daitezken orri-ereduak eta txantiloiak. Horren ondorioz, Web Zerbitzuak bakarrik ahal izango du txantiloiak (eta txantiloiekin erlazionatutako baliabideak) sortu, aldatu edota atari-kudeatzailean kargatu. Euskadi.eus berriaren orri-sortzaileek, beraz, atari-kudeatzailean aurretik kargatutako txantiloiak bakarrik erabili ahal izango dituzte.

Ezarrita dauden txantiloiek ez badute betetzen zeure beharrak orrialdeak kudeatzeko garaian, jar zaitez harremanetan Web Zerbitzuarekin zeure beharrak aztertzeko eta irtenbiderik egokiena bilatzeko.

Hurrengo hauek dira Euskadi.eus berrian eskuragarri dauden txantiloiak:

Txantiloien zerrenda
Barne-izena Fitxategia
001 - Hasiera-orria web01-hasiera.shtml
002 - Edukiak erakusteko txantiloia web01-edukia.shtml
002 - Gaiak eta azpigaiak web01-gaiak.shtml
002 - Google bilatzailea: emaitza-orria web01-search_results.shtml
101 - EJ hasiera-orria web01-ejhasiera.shtml
102 - EJko Bilatzailea: albisteak eta ekitaldiak web01-ej_search_result01.shtml
102 - EJko Bilatzailea: tramiteak web01-ej_search_result_02.shtml
102 - EJko Edukiak erakusteko txantiloia web01-ejedukia.shtml
201 - Sailaren hasiera-orria web01-sailaren_hasiera.shtml
301 - Sailaren arlo menuarekin 02 web01-sailaren_arlo_menuarekin_02.shtml
301 - Sailaren arloa menuarekin + slider 02 web01-sailaren_arloa_menuarekin_slider_02.shtml
302 - Sailaren arloak menuarekin_02 - edukiak web01-sailaren_arlo_menuarekin_eduki_02.shtml
302 - Sailaren arloak bi menukin - edukiak 02 web01-sailaren_arlo_bi_menukin_eduki_02.shtml

 

Azken aldaketako data: