Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Boluntariotzaren Euskal Estrategia · Aurkezpena

2013-2016 aldirako Boluntariotzaren Euskal Estrategia aurretik egindako Boluntariotzaren Euskal Planen jarraipena da. Aurrekari horiek gure Autonomia Erkidegoan ekintza boluntarioa sustatzeko politikak gidatu dituzte 2003tik. Oroz gain, euskal herritarren zati handi baten parte-hartze altruista, antolatu eta solidarioak esan nahi duen ezinbesteko gizarte-eginkizuna sustatu eta horri balioa ematearen aldeko apustua da. 

Dokumentu hau Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Familia Politika eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzak sustatu du eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren berrespen eta parte-hartze aktiboa izan du. Kontseilua 2002an sortu zen eta hainbat eragilek osatzen dute, dela pribatuek (EAEko hirugarren sektoreko erakunde eta boluntariotza sustatzeko agentziek), dela publikoek (udalek, aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak, dagozkien sailen bitartez).

Azken aldaketako data: 2014/07/24