Estatistika esparruaren egoera nazioartean

Atala

UNESCOren eta Europako Batasunaren kasuak aztertu dira, horiek baitira nazioartean onarpen gehien duten ereduzko estatistika-esparruen proposamen nagusiak. Quebeceko, Frantziako, Espainiako eta Kataluniako estatistika-sistemen garapen-esperientziak ere aztertu dira. Azterlana egiteko bigarren mailako iturriak erabili dira: erakunde horiek aldizka sortzen duten dokumentazioa, eta horien egitura eta egungo egoera aztertzen dituzten txostenak.

Bi mailatara zehaztutako protokolo batetatik abiatuta bildu da azterketa egiteko beharrezkoa izan den informazioa: batetik, estatistika-sistema bakoitzari buruzko informazio osatu, orekatu eta sistematizatua lortzeko, horien ezaugarri nagusiak jasotzen dituzten fitxa batzuk diseinatu dira (ikus 1. eranskina); bestetik, aztertu diren estatistika-sistemek erabiltzen dituzten adierazle eta aldagai guztien ezaugarri nagusiak jaso dira. Azkenik, sistemek erabiltzen dituzten definizio kontzeptual nagusiak ere jaso dira.

Kulturaren Euskal Behatokia.

Nazioarteko estatistika-esparruaren egoeraren eta balorazioaren txostena [pdf, 1,20 MB]

Euskadi, auzolana