Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Eskaintza bereziak

Beherapenak Gazte-Txartelarekin

Gazte-Txartela dutenek %20ko beherapena izango dute Salguneetan erositako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak kudeatzen dituen argitalpenetan.

Gazte-Txartelari buruzko informazio gehiago jasotzeko, honako web hau kontsulta daiteke.

Euskal enpresek erreklamazio-orriak online erosteko aukera dute

Enpresek eta merkataritza-establezimenduek kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskura izan behar dituzte erreklamazio-orriak. Kontsumobidek eginbehar hori betetzen laguntzeko jarri du abian zerbitzua

Kontsumobidek (Kontsumoko Euskal Institutua), Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak lagunduta, zerbitzu berri bat abiarazi du Euskadiko enpresek eta merkataritza-establezimenduek erreklamazio-orriak online erosteko.

Euskadin ondasunak merkaturatu edo zerbitzuak ematen dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztiek (saltokiak, tabernak, jatetxeak, banku-erakundeak, aseguru-etxeak, gremioak…), etxez etxeko zerbitzua ematen dutenek barne, erreklamazio-orriak izan behar dituzte kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskura. Erreklamazio-orririk ez izatea edo kontsumitzaileei eman nahi ez izatea arau-hauste zigorgarria da.

Erreklamazio-orriak online erosteko zerbitzu honekin, inprimakien beharra izanez gero, enpresek ohiko saltokietara jotzeko oztopoa alde batera uzteko aukera izango dute. Izan ere, saltoki txikien kasuetan batez ere, inprimakien bila joateak unean uneko etenketa ekarri dezake enpresa horien jardueran.

Hala ere, Kontsumobideren hiru lurralde-zerbitzuek (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eta Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak beren bulegoetan bertan jarraituko dute, orain arte bezala, erreklamazio-orriak erosteko aukera ematen.

Betiere, inprimakiak eskuratzeko tasa txiki bat ordaindu behar dute enpresa eskatzaileek: 6,38 € (40 inprimakiko pakete bakoitzeko).

Informazio gehiago:

- Erreklamazio-orria. Gogoetak enpresen ikuspuntutik

Azken aldaketako data:  2014/11/20