Osasun Saila

Erreklamazioak

Erreklamazioak

Erreklamazioak dira pertsona fisiko edo juridikoek edo autonomia-erkidego honetako edo beste bateko organismo ofizialek egindako komunikazioak edo (jakinarazpenak), non jasotzen diren elikagaien sektorean aplikatu beharreko araudiaren ez-betetzeak eta elikagaien eta/edo janari-produktuen segurtasunari buruzko alderdiak, bai eta elikadura-establezimenduen baldintza higieniko-sanitarioei buruzkoak ere.

Jasotzen bada elikagaien segurtasunarekin lotutako gaiei buruzko erreklamazio bat, dela janari-produktu eta/edo elikagaiei buruz (usain edo zapore ezohikoak, hondatzea, gorputz arrotzak agertzea...) dela elikadura-establezimendu baten (saltokia, jatetxea...) gorabeherei buruz –baldintza higieniko-sanitariorik ez duelako, ematen dituen produktuei buruzko informazioa ez emateagatik, balizko elikagai-intoxikazioagatik...–, ikuskapena egiten da, salatutako gertaerak ikertzeko eta era horretako egoerak berriz ez gertatzea prebenitzen laguntzeko behar diren neurri zuzentzaileak hartzeko. Horrez gain, ikerketa horri lotutako bestelako ekintzak ere abiarazten dira, kontsumitzaileak babestuta daudela bermatzearren. Azkenik, egindako jarduera horien berri ematen zaio erreklamazioa aurkeztu duen pertsona, erakunde edo taldeari.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren eskumen ez diren gertaerei buruzko erreklamazioak aurkeztuz gero, organismo eskudunari helaraziko zaizkio, hori autonomia-erkidego honetan edo beste batean egon (azken hori gertatzen da beste autonomia-erkidego batzuetan dauden establezimenduei buruzko erreklamazioekin).

Nork aurkez dezake erreklamazioa?

  • EAEz kanpoko organismo ofizialek
  • Autonomia-erkidegoek
  • AECOSANek
  • EAEko organismo ofizialek
  • Beste sailek
  • Beste zuzendaritzek
  • Udalek
  • Kontsumo-bulegoek
  • Osasun Publikoko teknikariek
  • Partikularrek –pertsona fisikoek– (haien izen-abizenak eta IFZ edo AIZ) edo haien administrazio-ordezkariek.

Administrazio-ordezkaritzat joko da izapidean enpresaren titularra ordezkatuko duen pertsona. Izapidea ordezkari batek egiteko, ordezkaritzak indarrean egon behar du eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien erregistroan alta emanda egon behar du.

Non aurkez dezaket?

Bertaratuta

Zuzenean agertuta Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzan, zuzendariordetzetan eta eskualdeetako bulegoetan, Estatuko Administrazio Orokorreko edozein bulegotan, beste autonomia-erkidegokoetan zein Euskal Autonomia Erkidegoko udalenetan.

Bide telematikoz

Erreklamazio-eskaera Internet bidez aurkeztu ahal izateko, ziurtagiri digital bidez balidatu beharra dago.

  • Izapide horretara sartu aurretik, egin nahi den izapide mota zehaztu behar da: Establezimenduen erregistroa / Elikagai berezien jakinarazpena / Erreklamazioak
  • Aurkeztu beharreko dokumentazioa prest eduki behar da.

Izapiderako sarbidea

Nola tramitatu dezaket

Erreklamazioaren datuak

  • Erreklamazio mota: atal honetan erreklamazioa elikagai bati, establezimendu bati edo biei buruzkoa den adieraziko da.
  • Noiz gertatu den: atal honetan erreklamazioa eragin duen gertaera edo egoera noiz jazo den adieraziko da.
  • Azalpena: atal honetan erreklamazioaren zergatia labur-labur adieraziko da.
  • Zer-nolako arriskua den: Arriskuok ezagunak badira soilik beteko da atal hori.

Dokumentazioa aurkeztea

  • Eskaera motaren dokumentuak
  • Erreklamazioa aurkezten duenaren NAN, IFK edo AIZaren kopia.
  • «Sortu eskaera» fitxa sakatuta, sortu egingo da.
  • Atal honetan argazkiak erantsiko dira, behar izanez gero.
  • Beste agiri batzuk.
  • «Gehitu» fitxan sakatuta, beharrezko iritzitako agiri guztiak erantsiko dira.

Amaitzea

«Amaitu» fitxan sakatuta, erreklamazio-eskaera amaituko da.

  • Eskaera sinatzea: erabiltzaileak, ziurtagiri digitalaren bidez, eskaera sinatuko du, eta adierazitako datuekiko adostasuna emango du.
  • Eskaeraren laburpena: dokumentua bidali aurretik, eskaera/jakinarazpen/komunikazioko datuak egiaztatzeko aukera ematen du.
  • Bidali: datuak administrazioari bidaltzen dizkio, kudea ditzan.

Eskaera administrazioari bidali ondoren, sistemak pantaila bat bistaratzen du eta, bertatik, erabiltzaileak bidalitako eskaeraren egiaztagiria deskargatu ahal izango du.

    Erantzunak

    Aurkeztutako dokumentazioa aztertzea

    • Dokumentazioa falta bada, interesdunari ez dela ikertuko jakinaraztea.

    Erreklamazioa izapidetzeko ez onartzea

    • Ezin da identifikatu erreklamazioan nahasita dagoen establezimendua edo eragile ekonomikoa.
    • Jasotako agiriak direla eta, ezin da eskatutakoa ikertu.
    • Azaldutako gertaerak ez dira Sail honen eskumena.
    • Produktu edo establezimendu ez-komertzialen artekoa da egindako erreklamazioa; ez da, horrenbestez, Sail honen eskumena.
    • Beste arrazoi batzuk.

    Balorazioa eta erreklamazioa helaraztea

    • Erreklamazioa jaso duen produktuaren aurkezpena, merkaturatzea, biltegiratzea edo eragin ahal izan dizkioten beste baldintza batzuk hartuko dira kontuan, erreklamazioa eragin duen arrazoia zein den.
    • Jakinarazpena norentzat den hartuko da kontuan, eta ikertzeko zein neurriak hartzeko eskumena duen organismo ofizialari helaraziko zaio.
    • EAEko eskualdeak.
    • Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetzak.
    • EAEko organismo ofizialak.
    • EAEz kanpoko organismo ofizialak.

    Ikertzea eta neurriak hartzea

    • Erreklamazio bakoitzaren inguruabarrak eta/edo egingo den ikerketaren ondoriozkoak zein diren, hau egingo da:
    • Laginak hartu.
    • Alerta bat sortu.
    • Kautelazko esku-hartzea egin.
    • Beste jardun batzuk.

    Txosten teknikoa idaztea

    • Ikerketa/bisitaren emaitzak, eta ikuskapen-aktan jasotako datuak eta egoki iritzitako ekarpenak –ikerketarekin zerikusia dutenak–, oinarri hartuta.

    Hartzaileari igortzeko txostena egitea

    • Ikuskapen-akta, txosten tekniko edo beste erakunde, autonomia-erkidego eta abarrek helarazitako txostenetan jasotako datuak oinarri hartuta.
    • Egoki iritziz gero, teknikariak egindako txosten bera igorri ahal izango da.
    • Organo eskudunari, ikertzeko eta neurriak hartzeko, helarazi egin zaiola jakinaraztea, eta adieraztea egindako ikerketen eta hartutako neurrien –halakorik balego– berri jasotakoan, jakinarazi egingo zaiola.

    Aurkezteko epea

    • Ez dago epemugarik erreklamazioak aurkezteko.

    Ebatziko duen organoa

    • Ez dago ebazpenik.

    Isiltasunaren ondorioak

    • Ez baiestea.

     

    Datu babesaren informazio xehetua

    Zein da zure datu pertsonalak tratatzeko arduraduna?

    Harremanetarako datu espezifikoak:

    Osasun Saila; Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza.

    • Telefonoa: 945 019 203

    Datuak babesteko ordezkaria (DBO)

    Telefonoa: 945 018 511
    Posta elektronikoa: dpd-dbo@euskadi.eus
    Komunikazio Gidan datuak ikusteko

    Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

    Helburuaren xehetasuna

    • Datuen jatorria eta kategiria.

      • Tratatuko diren datuen kategoriak identifikazio-datuak dira. Elikagai-establezimenduei dagokienez, pertsona fisikoak eta juridikoak edo euren legezko ordezkariak identifikatzeko datuak dira.
      • Datuak interesdunak berak edo legezko ordezkariak emandakoak dira, kexa aurkeztuz gero, edo gaian eskumena duen administrazio publikoak emandakoak.
    • Gordetze-aldia

      • Nolanahi ere, gorde egingo dira, bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran.
      • Kexa-kasu baten aurrean, ezabatzeko eskubidea erabili ez bada, kasu zehatz bakoitzean aplikatu beharreko legezko epeak kontuan hartuta gordeko dira.

    Zenbat denboratan gordeko dira zure datuak?

    Datuen gordetze-epea

    • Jaso ziren helburua betetzeko behar den denbora. Artxibatzeari eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

    Zein da zure datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa?

    Legitimazioa

    • Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak Osasun Sailari osasuna babesteko aitortzen dizkion esku-hartze publikorako ahalak.
    • Gainera, Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak esku-hartze publikoa arautzen du zuzenean edo zeharka osasunerako ondorio kaltegarriak izan ditzaketen jarduera publiko edo pribatuetan, dagozkion prebentzio-muga administratiboen bidez.
    • (79/2018 DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, zeinaren bidez elikagai-enpresa eta -establezimenduen baimen sanitarioen eta komunikazioen erregimena arautzen baita eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai-establezimenduen erregistroa (ELESE) sortzen baita).

    Zer beste hartzaileri emango zaizkio zure datuak?

    Hartzaileak

    • Osasun Sailaren eskumenekoak ez diren erreklamazioen aurrean, beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, euren eskumenen esparruan, kasu bakoitzean dagokionaren arabera, eta betiere ezarritako lege-esparruaren arabera.

    Zeintzuk dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?

    Datuak babestearen arloko eskubideak

    Interesdunak eskubidea dauka bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den ala ez egiazta diezaion tratamenduaren ardura duen organoak, eta, hala bada, datuok eskuratu ahal izango ditu. Arduradunak datuak tratatzen ari direla baieztatzen badio, honako informazio hau jasotzeko eskubidea ere izango du interesdunak:

    • Tratatzen ari diren datu pertsonalen tipologia eta kategoria.
    • Datuen jatorria.
    • Tratamenduaren helburuak.
    • Datu pertsonalak zer hartzaileri edo zer hartzaile-kategoriari komunikatu zaizkion edo komunikatuko zaizkion, bereziki hirugarren herrialde bateko hartzaileak edo nazioarteko erakundeak badira.
    • Datu pertsonalak zenbat denboran gordeko diren, edo, bestela, epea zehazteko zer irizpide dauden.
    • Erabaki automatizaturik badagoen —profilak egitea barne— eta, kasu horietan behinik-behin, erabilitako logikaren gaineko informazio esanguratsua, eta interesdunarentzat tratamendu horrek duen garrantzia eta izan ditzakeen ondorioak.

    Arduradunak interesdunaren datu-kopuru handia tratatzen duenean, interesdunak irispiderako eskubidea egikaritu nahi badu, zehaztu gabe datu batzuekin edo guztiekin loturik egin nahi duen, arduradunak, informazioa eman aurretik, eskatu ahalko dio zehazteko eskaera zer datu edo jarduerarekin loturik dagoen.

    Datuetara irispidea izateko eskubidea sei hilabetetik gorako denbora-tarteetan soilik egikaritu ahal izango da, ezpada behar bezala egiaztatutako interes legitimoren bat dagoela.

    Datuetara irispidea izateko eskubidea egikaritu nahi izanez gero, eskabidean adierazi beharko duzu, alderdi hauek ere identifikatuta: zer tratamendutara izan nahi duzun irispidea eta zein den tratamenduon arduraduna.

    Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 13. artikulua (leiho berri batean irekitzen da)eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 15. artikulua (leiho berri batean irekitzen da).

    Bere datu pertsonal akasdunak zuzentzeko eskubidea dauka interesdunak, eta osatu gabe dauden datu pertsonalak osatzekoa, behar bada, adierazpen gehigarri baten bidez.

    Eskabidearekin batera, datuak zehatzak ez direla edo osatu gabe daudela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar da.

    Datuak zuzentzeko eskubidea egikaritu nahi izanez gero, eskabidean adierazi beharko duzu, alderdi hauek ere identifikatuta: zer tratamendu zuzendu nahi duzun eta zein den tratamenduon arduraduna.

    Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 14. artikulua (leiho berri batean irekitzen da)eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 16. artikulua (leiho berri batean irekitzen da).

    Bere datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea izango du interesdunak baldintza hauetan:

    • datu pertsonalak jadanik ez direnean beharrezkoak, bildu zirenean edo beste modu batez tratatu zirenean zeuden helburuen argitan;
    • interesdunak tratamendua egiteko baimena kentzen duenean, eta tratamenduak ez badu beste oinarri juridikorik;
    • interesdunak tratamendua aurkaratzen duenean, eta ez denean bestelako arrazoi juridikorik gailentzen tratamendurako;
    • datu pertsonalen tratamendua legez kontra egin denean;
    • datu pertsonalak ezereztu behar badira, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion Batasuneko edo estatu kideetako zuzenbidean ezarritako lege-betebehar baten indarrez.
    • datu pertsonalak jaso badira 8.1 artikuluan aipaturiko informazioaren gizarteko zerbitzuen eskaintzaren ingurumarian. (adingabeen datuen tratamenduari aplikagarriak zaizkion baldintzak, informazioaren gizarteko zerbitzuak direla eta).
    • Datu pertsonaletarako esteka oro ezabatua izateko eskubidea izango du interesdunak, baldin eta datuok ezerezteko betebeharra badago (ahaztua izateko eskubidea).

    Hala eta guztiz ere, eskubide hori mugatua da. Izan ere, aukera egongo da datuok ez ezerezteko baldin eta tratamendua beharrezkoa bada adierazpen- eta informazio-askatasuna baliatzeko, lege-eginbehar bat betetzeko, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko, osasun publikoaren esparruko interes publikoko arrazoiengatik, interes publikoaren izenean artxibatzeko, ikerketa zientifikorako edo erreklamazioak gauzatzeko edo haietatik defendatzeko.

    Datuak ezerezteko eskubidea egikaritu nahi izanez gero, eskabidean adierazi beharko duzu, alderdi hauek ere identifikatuta: zer tratamendu ezereztu nahi duzun eta zein den tratamenduon arduraduna.

    Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) datu pertsonalak ahaztua izateko eskubideari buruzko informazio espezifikoa kontsulta dezakezu.

    Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 15. eta 93. artikuluak (leiho berri batean irekitzen da)eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 17. artikulua (leiho berri batean irekitzen da).

    Bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea izango du interesdunak baldintza hauetan:

    • Datu pertsonalen zehaztasunaren aurka egiten denean, tratamenduaren ardura duen organoak datuon zehaztasuna egiaztatzeko adinako epe batez.
    • Tratamendua legez kontrakoa denean eta interesdunak datu pertsonalak ezereztearen aurka egiten duenean eta, ordainetan, haien erabilera mugatzeko eskatu.
    • Tratamenduaren arduradunak jadanik behar ez dituenean datu pertsonalak tratamenduaren helburuei begira, baina interesdunak bai, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
    • Interesdunak tratamenduaren aurka egin duenean, eta tratamenduaren arduradunaren arrazoi legitimoak interesdunaren arrazoien gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.

    Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea egikaritu nahi izanez gero, eskabidean adierazi beharko duzu, alderdi hauek ere identifikatuta: zer tratamendu mugatu nahi duzun eta zein den tratamenduon arduraduna.

    Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 16. artikulua (leiho berri batean irekitzen da)eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 18. artikulua (leiho berri batean irekitzen da).

    Interesdunak eskubidea dauka bere datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, bai eta beste tratamendu-arduradun bati bidaltzeko ere, betiere tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada.

    Eskubide hori aplikatu behar da interesdunak datu pertsonalak eta adostasuna eman dituenean, edo kontratu bat gauzatzeko tratamendua beharrezkoa denean. Ez da aplikatzekoa tratamenduak adostasuna edo kontratua ez den beste oinarri juridikoa badu. Haien nolakotasunak direla eta, eskubide hori ez da egikaritu behar beren eginkizun publikoak betetzean datu pertsonalak tratatzen dituzten arduradunen aurka. Horrenbestez, ez da aplikatu behar baldin eta datu pertsonalen tratamendua beharrezkoa bada arduradunari aplikagarri zaion lege-eginbehar bat betetzeko edo interes publikoaren izenean edo arduradunari emandako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

    Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 18. artikulua (leiho berri batean irekitzen da)eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 21. artikulua (leiho berri batean irekitzen da).

    Interesdunak eskubidea izango du, bere egoera partikularra dela-eta, edozein unetan, tratamenduaren arduradunari galarazteko berari buruzko datu pertsonalen tratamendua egitea, tratamendua beharrezkoa bada ere interes publikoaren izenean burututako eginkizun bat betetzeko edo ahal publikoak erabili edo hirugarrenen interes legitimoa babesteko, baita profilak egiteko ere.

    • Tratamenduaren arduradunak datuak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen interesdunaren interes, eskubide eta askatasunen gainetik arrazoi larriak daudela edo datuok beharrezkoak direla erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
    • Datuen tratamenduaren helburua bada ikerketa zientifikoa, historikoa edo estatistikoa, interesdunak eskubidea izango du, bere egoera partikularra dela-eta, edozein unetan, berari buruzko datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko, salbu eta tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean burututako eginkizun bat betetzeko.

    Datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea egikaritu nahi izanez gero, eskabidean adierazi beharko duzu, alderdi hauek ere identifikatuta: zer tratamenduren aurka egin nahi duzun eta zein den tratamenduon arduraduna.

    Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 18. artikulua (leiho berri batean irekitzen da)eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 21. artikulua (leiho berri batean irekitzen da).

    Eskubide honen bidez bermatu nahi da interesduna ez izatea tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta harengan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten jomuga, profilak egitea barne.

    Profilak egitea diogunean, honetaz ari gara: datu pertsonalen tratamendu oro, alderdi pertsonalak ebaluatzea bilatzen duena, batez ere zure errendimendu profesionala, egoera ekonomikoa, osasuna, lehentasun edo interes pertsonalak, fidagarritasuna edo portaera, analizatzeko edo aurreikusteko.

    Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 18. artikulua (leiho berri batean irekitzen da)eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 22. artikulua (leiho berri batean irekitzen da).

    Eskubide horiek erabiltzeko aukera duzu tratamenduaren arduradunaren aurrean, Eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez. (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/)

    Era berean, aukera daukazu edozein erreklamazio aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Agentzian, edo aurretiazko erreklamazioa egin dezakezu datuak babesteko ordezkariaren aurrean. (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/10843/)

    Harremanetarako puntuak

    Araba

    Bizkaia

    Gipuzkoa

    • Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza
    • Tolosa/Goierriko Eskualde Zentroa
    • Urolako Eskualde Zentroa
      • Salbide, 10. (Lehenengo solailua) 20800 Zarautz (Gipuzkoa)
      • : 943 130 429. Faxa: 943 133 759 Urola@euskadi.eus
    • Debagoieneko Eskualde Zentroa
      • Artxagako Lorategiak 1 20600 Eibar (Gipuzkoa)
      • : 943 024 056. Faxa: 943 024 059 Deba@euskadi.eus
    • Bidasoako Eskualde Zentroa
      • Nafarroa hiribidea 41, 3.a, 20300 Irun (Gipuzkoa)
      • : 943 024 030. Faxa: 943 024 031 Bidasoa@euskadi.eus
    • Osasun Publikoaren eta Animalien Ongizatearen Zerbitzua  

    Azken aldaketako data: