Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Karbono-aztarna

Neurtzea gutxitzeko: klima-aldaketaren aurka egiteko, beharrezkoa da antolamenduek beren abiapuntua ezagut dezaten, diagnosi bat eduki dezaten. Horretarako, karbono-arrastoa erabiltzen da.

Karbono-arrastoa da erakunde, produktu edo zerbitzu batek zuzenean nahiz zeharka sortutako guztizko berotegi-efektuko gasen kopurua. Horrenbestez, berotegi-efektuko gasen inbentario bat da, CO2 baliokideko tonatan neurtua.

Karbono-arrastoak aukera ematen du gure antolamendua edo produktua sakontasunez ezagutzeko, halako moduz non aukera egongo baita hobekuntza-gune nagusiak identifikatzeko, ingurumenaren zein ekonomiaren ikuspuntutik. Gainera, komunikazio-tresna indartsu bat da: alde batetik, kontsumitzaileentzat, haiei behar den informazioa ematen baitie erosketarako eta kontratazio berderako irizpideak izan ditzaten; eta, bestetik, enpresarentzat berarentzat, antolamenduak klima-aldaketaren aurka borrokatzeko daukan konpromisoa erakutsi baitezake.

Eusko Jaurlaritzako Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak agiri bat landu du, non berotegi-efektuko gasen emisioak kalkulatzeko ziurtagiri eta metodologia nagusiak deskribatzen, baititu erakunde eta produktu edo zerbitzuentzat. Agiria ez da ezarpenerako eskuliburu bat; izan ere, haren helburua da erabilgarritasuna duen tresna bat izatea, klima-aldaketarako egiten duten ekarpena behar den kaudimen teknikoaz ezagutze aldera.

Zehazkiago, erakundeen karbono-arrastoa kalkulatzeko kasuan, Ihobek UNE-EN ISO 14064-1:2012 nazioarteko arauaren alde egin du, eta arau hori aplikatzeko gida metodologikoa egin du.

Erakundeen karbono-aztarna kalkulatzeko tresna bat garatu da  UNE-ISO 16064-1 arauan eta GHG Protocol estandarrean oinarrituta  eta, halaber, erabilera eskuliburu bat, horri esker, Euskadiko administrazioek eta enpresa publiko eta pribatuek beren erakundeko karbono-aztarna landu ahal izango dute korporazioaren berrietan zabaltzeko edo ingurumen kudeaketa sistemen adierazle gisa erabiltzeko, edota izena emateko  Espainiako Karbono-Aztarnaren Erregistroan.

Tresna horri esker korporazio-inbentarioak garatu daitezke 2005-2016 epealdiaren edozein urterako.  Kalkulatzailearen bertsio honek produkzio mix elektrikoaren iturri (mix) ezberdinen isurpen eragileak gehitzeaz gain, elektrizitate merkaturatzaileenak izango ditu jatorriaren bermearekin, eta halaber, urtero gaurkotuko diren dieselean eta gasolinan diren bio-erregaien baloreak, egungo proportzioan. 

Azken aldaketako data: