Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila

Emisio eta Transferentzi Kutsagarrien Euskal Erregistroa (EPER / E-PRTR)

IPPC Zuzentarauaren arabera, Europako Batzordeak hiru urtean behin emisio eta iturri nagusien inbentarioa argitaratu behar du. Helburu hori dela eta, 2000ko uztailaren 17ko Batzordearen Erabakiaren bidez Europako EPER inbentarioa (European Pollutant Emission Register) sortu zen, Estatuek eman behar dituzten uretarako isurketen eta atmosferarako emisioen datuak jasotzeko. EPER Erregistroa sortu izanak bi helburu izan ditu: alde batetik, Erkidegoaren mailean jaduera kutsatzaileak eta horien emisioak alderatu ahal izatea eta, bestetik, kutsa dezaketen jarduerei buruzko informazioa jendeak eskuratzeko eskubidea bermatzea, datu horiek interneten argitaratuz.

Bestalde, 166/2006 Erregelamenduak ezarri duenarenarabera 2007. urtetik aurrera Poluitzaileen Emisio eta Transferentzia Erregistro berriak (Pollutant Release and Transfer Registers - PRTR) ordezkatu du EPER Erregistroa. PRTR Erregistroa 2009ko urrian jendeaurrean jarri zen eta EPER Erregistroak baino obligazio gehiago ezarri ditu ondorengo alderdiei dagokienez: instalazio-motak, lurzorurako emisioak, hondakinak eskualdatzea, iturri lausoen emisioak, herritarren parte-hartzea eta informazioa jakinarazteko maiztasuna.

Europako inbentarioa eguneratu ahal izateko, eta IPPC legearen 8. artikuluaren arabera, Autonomia Erkidegoek emisio eta foko nagusiei buruzko informazio sistematikoa izan behar dute.

Autonomia Erkidegoek datuak urtero ere Ingurumen Ministeritzara bidali behar dituzte Estatuko Emisioen Inbentarioan (PRTR-España) erregistratzeko. Ondoren, Ministeritzak datuak Europako Batzodeari bidaliko dizkio.

 

Azken aldaketako data: 2016/02/11