Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko Liburutegi Publikoak. Estatistika Txostena 2002

Atala

Beraz, eskura duzuen 2002ko datuak jasotzen dituen txosten hau, oro har, aurreko ildoaren jarraipena da eta lehen txostenean hasitako egiturari, aldaketa txiki batzuk kenduta, eutsi diogu; baina berrikuntza nabarmen batekin: oraingoan soilik formatu elektronikoan, teknologia berriek eskaintzen diguten abantailak aprobetxatuz, argitaratzea erabaki dugu.

Bestalde, 2003 eta 2005 urteetan Liburutegi Zerbitzuak proiektu garrantzitsua bat izan du esku artean, hau da, Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren barne dauden liburutegien informatizazioa bultzatzea, eta baita liburutegiak on line sarean jartzea ere. Aldi berean, sarearen proiektua oso lagungarria izango da estatistika datuak jaso eta osatzerako orduan, batetik, aurrerantzean datuak eskuratzea erosoagoa izango delako eta, bestetik, datuak fidagarriagoak eta osatuagoak izango direlako.

Bukatzeko, eskainitako informazioaren kalitatea hobetzeko, oso baliagarria litzateke informazio hori kontsultatzea eta erabiltzea eta sor litezkeen iruzkinak eta kritikak jasotzea. Horrela, gure asmoa litzateke datozen argitalpenak erabiltzaileen eta liburutegi arloko profesionalen benetako beharretara gero eta gehiago hurbiltzea.

Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionaleko Liburutegi Publikoak. Estatistika Txostena 2002 [pdf, 2,1 MB]

Euskadi, bien común