Osasun Saila

Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenak Euskadin programa

Elikadura osasungarriak osasuna sustatzen du, eta hainbat gaixotasunen gorako joera (hipertentsioa, hiperkolesterolemia, obesitatea, diabetesa edo gaixotasun kardiobaskularrak, besteak beste) murrizten laguntzen du.

Elikadura osasungarria denon eskura izateko, eskuragarri egotea eragozten duten traba estrukturalen gaineko esku-hartzeak jorratu behar dira, informazioa emateko eta pertsonen jarrerak aldatzeko ekintzekin batera. Bai batzuek, bai besteek, inplikatuta dauden sektoreen arteko eta erakunde publiko, sozial eta pribatuen arteko lankidetza eskatzen dute.

alimentacion saludable

Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenak Euskadin programari atxikitzea

Elikadura osasungarriaren aldeko konpromiso baten bidez herritarren osasuna hobetzeko egin beharreko lana ez dagokie erakundeei bakarrik; aitzitik, elikaduraren arloarekin modu batean edo bestean lotura duten edo pertsonen bizitzan funtsezko papera jokatzen duten agenteen sare osoari dagokio. Horrela, bada, konpromiso bat borondatez sinatzea proposatzen da, erakunde sinatzaile bakoitzak bere eskumen-esparruetan ardura hartzeko eta elikadura osasungarria sustatzeko. Atxikipen hau,beraz, erakunde, organismo, enpresa, ostalaritzako establezimendu eta irabazi asmorik gabeko entitateentzat dago zabalik, baita herritarren osasuna hobetzen interesatuta dauden beste kolektibo batzuentzat ere.

Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenak Euskadin programaren arloko berriak

Deskargatu interesatzen zaizun informazioa:

Harremanetan jartzeko

Atxikipena sinatzeak Elikadura osasungarriaren aldeko ekimenak Euskadin programako konpromisoak onartzea dakar.

Programari atxikitzea

Azken aldaketako data: