EAEko kultura informazioaren egungo egoera

Atala

Horrek bi eginkizun ekarri ditu:

  • EAEko kultur informazioa jasotzen duten lehen eta bigarren mailako iturriak identifikatzea.
  • Estatistika eragiketen ezaugarriak aztertu eta jasotzen dituzten adierazleei buruzko informazioa ateratzea.

Kulturaren Euskal Planaren esparruan egindako azterketak bereziki hartu dira kontuan, informazio ugari eskaintzen baitute, dauden hutsuneak betez eta beste iturri batzuek eskaintzen dutena osatuz. Bestalde, EAEn oinarritutakoak izanik, egindako azterketarako funtsezko baliabideak dira, jasotzen duten xehetasun maila dela eta.

Kulturaren Euskal Planak euskal kultur sistemaren inguruan proposatzen duen eraketa ondorengo eremu edo azpi-sistemek osatzen dute: kultur ondarea, arte sorkuntza eta adierazpideak eta kultur industriak. Horiez gain, baditugu zeharkako lerroak ere. Horixe da, beraz, txosten hau egiteko erabili den esparrua.

Kulturaren Euskal Behatokia.

EAEko kultura informazioaren egungo egoera (2007) [pdf, 2 MB]

Euskadi, auzolana