EAEko zinema aretoei buruzko txostena (2010)

Atala

EAEko zinema-aretoen ezaugarriak

  • 217 zinema-areto identifikatu dira eta guztizko edukiera 46.000 eserlekukoa da. Zinemen jardueraren batez besteko antzinatasuna 20 urte ingurukoa da, hortaz, jardueraren hasieraren batez besteko urtea 1991. urtea da.
  • Hiru zinemetatik bik areto bakar bat dute. Aitzitik, % 30ek 6 areto edo gehiago ditu. Modu pribatuan kudeatutako zinemen dimentsioa kudeaketa publikoko eta mistoko zinemena baino askoz ere handiagoa da: zinema pribatuen edukiera 1.000 lagunetik gorakoa da, eta 5,4 areto daude batez beste. Aitzitik, zinema publikoen eta mistoen edukiera 400 lagunetik gorakoa besterik ez da.
  • Jarduera digitalaren hasieraren urtea 2007 da batez beste, baina Araba 2004an hasi zen eta Bizkaia aurtengo urtean ekin diote.
  • %30 zinema inguruk dute teknologia digitala. Kudeaketa motaren arabera, ikusten da teknologia horren sartze-maila askoz ere handiagoa dela kudeaketa pribatuko zinemen kasuan (% 45,7); izan ere, ehuneko mota hori kudeaketa publikoko zinemen kasuan ikusten den mailaren (% 8,7) hirukoitza da.
  • 3D teknologiari dagokionez, zinemen % 27,4k dute teknologia mota hori. Ehuneko hori, ordea, nabarmen murrizten da ezarpen-maila areto guztiak kontuan hartuta aztertzen badugu (% 10,1).

Programazioaren ezaugarriak

  • Urtean egindako saioen guztizko kopurua 190.000ra iristen da ia-ia (2009 eta 2010ean), eta horrek esan nahi du zinema bakoitzak 3.000 saio baino gehiago egiten dituela batez beste urtean.
  • Programazioa kudeaketa pribatuko zinemen jardueran biltzen da (urteko saioen guztizkoaren % 95,8 egiten dute), bai programazioari dagokionez orokorrean, bai bereziki Europako eta euskarazko zinemarekin lotzen denari dagokionez.
  • Euskarazko zinemaren kasuan, 5.785 saio egin dira 2010ean, aurreko urteko kopuru berdintsua. Euskarazko programazioaren kontzentrazioa zertxobait handiagoa da Gipuzkoan; eta modu pribatuan kudeatutako zinemek programatzen dute batez ere.
  • Europako zinemak, bere aldetik, 2010eko saio kopuru osoaren % 35 hartzen du. Europako zinemaren garrantzi erlatiboa oso antzekoa da Hiru Lurralde Historikoetan eta baita kudeaketa mota guztietan ere.
  • Era berean, kudeaketa motaren arabera, modu pribatuan kudeatutako zinemek programatzen dituzten saio kopurua askoz handiagoa da (5.000 saio baino gehiago urtean, batez beste) kudeaketa publiko edo mistoa duten zinemekin alderatzen badugu (320 saio baino gutxiago batez beste).

EAEko zinema aretoei buruzko txostena (2010) [pdf, 810 kB]

Euskadi, auzolana