Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XXII. txostena - Barne Merkataritza (2016)

Atala

Azterlanaren hogeita bigarren edizio honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpen enpresa pribatuen argitalpen eta fakturazio datuak biltzen dira, 2016ko ekitaldi ekonomikoari dagozkionak. Txostenak, argitalpen sektorearen egiturari buruzko datuak ez ezik, sektoreak azken urteetan bere adierazle nagusietan izan duen bilakaera ere aztertzen du: argitalpen produkzioaren datuak, sektorearen fakturazioarenak eta liburuaren merkaturatze kateari buruzkoak, zeina baitago etengabeko bilakaeran liburu digitalaren eta irakurketa euskarri berrien sorreraz geroztik. Datuak argitalpen orokorrari nahiz euskarazko argitalpenei dagozkie.

Txostenaren datuak argitaletxeei bidalitako galdetegien ustiapen sistematiko baten bidez lortu dira, eta gai nagusi hauek jasotzen dituzte:

  • Barne merkatuan saldutako liburuen fakturazioaren kopuru orokorra eta liburuen eskaintzari eta komertzializazioari loturiko aldagaiak.
  • Sektoreko enpleguaren egoera, liburuen produkzioa eta banaketa geografikoa, argitalpen hizkuntza, liburuen salneurria, salmenta bideak eta egile eskubideengatik ordaindutako zenbateko osoa. Gainera, atal bat eskaini zaie formatu digitalean argitaratu eta fakturatutako liburuei.

Erabili den informazioa argitalpen enpresek eman dute, ikerketaren oinarri izan den galdetegi bat beteta. Beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu eman diguten laguntzagatik, eta eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, Euskadiko Editoreen Elkarteari eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari, azterlan honetarako egin duten ezinbesteko ekarpenagatik.

Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XXII. txostena - Barne Merkataritza (2016) [pdf, 2,6 MB]

Euskadi, auzolana