Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XXI. txostena - Barne Merkataritza (2015)

Atala

Azterlanaren edizio honek, hogeita batgarrenak, Euskal Autonomia Erkidegoko argitaletxe pribatuen argitalpen eta fakturazio datuak biltzen ditu, 2015eko ekitaldi ekonomikoari dagozkion datuak, hain zuzen. Argitaletxeen egiturari buruzko datuak eskaintzen ditu, baita sektore horrek azken urteotan bere ardatz nagusietan bizi izan duen bilakaerari buruzko datuak ere, esate baterako, argitalpenen produkzioari buruzko datuak, sektorearen fakturazioari buruzkoak eta formatu digitaleko liburuak eta irakurtzeko euskarri berriak merkaturatu ostean etengabeko moldaketan dabilen liburuak merkaturatzeko bideei buruzkoak. Datuak argitalpen orokorrari nahiz euskarazko argitalpenei dagozkie.

Txostenaren datuak argitaletxeei bidalitako galdetegien ustiapen sistematiko baten bidez lortu dira, eta gai nagusi hauek jasotzen dituzte:

  • Barne merkatuan saldutako liburuen fakturazioaren kopuru orokorra eta liburuen eskaintzari eta komertzializazioari loturiko aldagaiak.
  • Sektoreko enpleguaren egoera, liburuen produkzioa eta banaketa geografikoa, argitalpen hizkuntza, liburuen salneurria, salmenta bideak eta egile eskubideengatik ordaindutako zenbateko osoa. Gainera, atal bat eskaini zaie formatu digitalean argitaratu eta fakturatutako liburuei.

Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XXI. txostena - Barne Merkataritza (2015) [pdf, 1,5 MB]

Euskadi, auzolana