Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XVIII. txostena - Barne Merkataritza (2012)

Atala

Euskadiko Editoreen Elkarteak Euskadiko liburuaren barne merkataritzari buruzko azterketa aurkeztuko du txosten honetan, Conecta Research & Consulting enpresak egindakoa. Azterketaren hemezortzigarren edizio honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko argitaletxe pribatuek 2012ko ekitaldi ekonomikoan lortutako argitalpeneko eta fakturazioko datuak daude jasota. Txostenean islatuta utzi nahi da Erkidegoko argitalpen merkatuaren egungo egoera, baita sektoreko adierazle nagusien bilakaera eta joerak ere, bai edizio orokorrari dagokionez, bai euskarazko edizioari dagokionez.

Txosteneko datuak argitaletxeek igorritako galdetegien ustiaketa sistematikoaren bidez lortu dira, eta alderdi nagusi hauei buruzko xehetasunak eskaintzen dituzte 2012. urteari dagokionez

  • Barne merkataritzan liburuen salmentak izandako fakturazio osoaren zenbatekoa eta liburuen eskaintzari nahiz merkaturatzeari buruzko aldagaiak.
  • Sektoreko enplegua, liburuen ekoizpenaren eta banaketaren sailkapen geografikoa, argitalpen hizkuntza, liburuen salneurria, merkaturatze bideak eta egile eskubideengatik ordaindutako zenbateko osoa. Bildutako datuen artean, formatu digitaleko liburuen edizioari eta fakturazioari buruzko kapitulu bat dago.

Informazioa azterketaren oinarrizko galdetegia bete duten argitaletxeek eman dute. Horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu beren laguntzagatik. Halaber, eskaini diguten babesa eskertu nahi diegu Euskadiko Editoreen Elkarteari eta Espainiako Editoreen Elkarteen Federazioari, horien ekarpena ezinbestekoa izan baita azterketa hau egin ahal izateko.

Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XVIII. txostena - Barne Merkataritza (2012) [pdf, 2,3 MB]

Euskadi, auzolana