Euskal Autonomia Erkidegoko argitalpenei buruzko XIV. txostena - Barne Merkataritza (2008)

Atala

Oraintxe aurkeztuko dizuegun Euskal Autonomia Erkidegoko Liburuaren Barne Merkataritzari buruzko azterlan hau, 2008ko datuak biltzen dituena, hamalaugarrena da dagoeneko. Hain zuzen ere, CONECTA Research & Consulting enpresak egin du, Euskadiko Editoreen Elkarteak hala eskatuta. Txostenean bildutako datuek Euskadiko argitaletxe pribatu guztien jardueraren bilakaera eta joera ispilatzen digute, eta bereziki nabarmentzen dituzte euskarazko liburuen argitalpena eta salmenta.

Ikerketa lan honen datu garrantzitsuena, hain zuzen, barne merkataritzan liburuen salmentak duen fakturazio osoaren zenbatekoa da; berebiziko garrantzia dauka, halaber, liburuen eskaintza eta eskariari eta berauen merkaturatzeari buruz egiten den deskribapenak ere.

Era berean, sektoreko enpresa egitura, produkzioaren sailkapen geografikoa, liburu salmentaren sailkapen geografikoa, sakelako liburuen eta euskarri berrien argitalpena, liburuak merkaturatzeko bideak eta egile eskubideengatik ordaindutako zenbateko orokorra dira, besteak beste, azterlan honetan landutako beste atal batzuk. Bertan, azken bost urteetan (2004-2008) izandako bilakaera hartu da oinarritzat.

Eskerrik beroena eman nahi diegu bidalitako galdetegia bete duten argitaletxe guztiei. Bide beretik, eskerrak eman nahi dizkiegu eman diguten laguntzagatik Euskadiko Editoreen Elkarteari eta Editoreen Elkarteen Federazioari, horiei esker egin ahal izan baitugu ikerketa lan hau.

EAEko argitalpenei buruzko XIV. txostena - Barne Merkataritza (2008) [pdf, 1,6 MB]

Euskadi, auzolana