Osasun Saila

Datu pertsonalen isilpekotasuna

  • E-rezeta. Preguntas frecuentes sobre la receta electrónica: Confidencialidad de los datos personalesNola bermatuko didate nire datuen isilpekotasuna?

    Sistema honek segurtasun-neurriak ditu, datuen konfidentzialtasuna bermatzeko, informazioaren osotasuna zaintzeko, eta agindua ematen duenaren, gaixoaren eta botikariaren nortasuna egiaztatzeko. Hori guztia, indarrean dagoen Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura
    Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikuluan

  • Nor irits daiteke nire datuetara?

    Farmazietan nahiz Osasun Zentroetan lan egiten duten osasun-alorreko langileek, betiere egoki identifikatuta badaude. Sistemak gorde egingo du nork, noiz, nondik eta zer datu eskuratu dituen. Farmazian une batean baino ezingo dituzte eskuratu datuak: medikazioa jasotzean osasun-txartela ematen diezunean, eta soilik farmazia horretan.

  • Zer informazio pertsonal eskura daiteke?

    Zure historial farmakoterapeutiko osoa, hau da, errezetatu dizkizuten medikamentu guztiak, medikamentuei eragiten dieten alergien eta jasanezintasunen inguruko datuak, eta nork preskribatu eta eman dituen.

  • Farmazietan sar daitezke nire historia klinikoan?

    Ez, inola ere ez. Farmazietan historial farmakoteraupetikoa baino ezin dute eskuratu. Hau da, errezetatu dizkizuten medikamentuak baino ez. Osakidetzako osasun-langileek baino ezin dute eskuratu zure historial kliniko konfidentzial eta pribatua “on line”, kontsulta egiteko unean.

  • Nire tratamenduarekiko isilpekotasuna eska dezaket?

    Bai, badago errezeta batzuetan konfidentzialtasuna eskatzeko aukera. Gaur egun, kontsultan eskatu behar duzu, zure errezetak paperezkoak izaten jarrai dezaten. Geroago, medikuaren agindu elektroniko batzuetan konfidentzialtasuna gordetzeko prestatuta egongo da sistema.

Azken aldaketako data: