Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Datu Estatistikoak

  • Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT)

    Euskal Estatistika Erakundea (EUSTAT) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoa da, eta euskal gizarte eta ekonomiaren alderdi guztiei buruzko estatistika-informazioa bildu, aztertu eta zabaltzeko ardura du.

  • Espainiako Estatistika Institutua

    Espainiako Estatistika Institutua administrazio-izaerako erakunde autonomoa da, eta Ekonomia Ministerioari atxiki zaio, Ekonomiako Estatu Idazkaritzaren bidez. Estatu-helburuetarako estatistika-jardueraren arduraduna da.

  • Eurostat

    Europako Estatistika Bulegoaren orria. Bulego horren zeregina da Europako Batasuna osatzen duten estatu eta herriei buruzko estatistika landu eta zabaltzea.

  • Barne Ministerioa

    Espainiako Barne Ministerioaren orria, extranjeros atalak ondokoak ikusteko sarbidea ematen du: Atzerritartasun eta Immigraziorako Gobernu Ordezkaritzak Immigrazioaren Behatoki Iraunkorraren bidez landutako informazioa, atzerritartasunari buruzko estatistika-urtekariak eta Espainiako migrazioen gaineko beste azterlan eta ikerketa batzuk.

  • Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioa

    Orri honek erakusten dituen dokumentuen artean aurki daiteke Lan Estatistikei eta Gizarte Gaietakoei buruzko Urtekaria, Espainiako estatuan Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden atzerriko langileen datu bereiziak eskaintzen dituena.

  • Lanaren Nazioarteko Erakundea

    Nazio Batuek lan gaietarako duten erakunde espezializatua. Nazioarteko lan-migrazioei buruzko informazioa eta datu-baseak eskaintzen ditu.

  • Migrazioetarako Nazioarteko Erakundea

    OCDEko (Ekonomi Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) estatuetan immigrazioarekin zerikusia duten jarduerak: ikerketak, sentsibilizazioa, etorkinen taldeentzako laguntza eta berriak, Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak prestatuak.

  • Migrazioei buruzko Ikasketen Unibertsitate Institutua, IEM

    Comillasko Unibertsitateari atxikitako institutua, ondokoak ikertzen dituena: migrazio-politikak, horien gizarte- eta ekonomia-eragina eta hainbat talderen esperientziak.

  • IOE taldea

    Migrazioei buruzko ikerketan eta azterketak argitaratzen diharduen erakundea.

  • Mediterraneoaren Institutu Europarra IEMED

    Kataluniako Generalitateko institutua, errealitate mediterraneoaren azterketa bultzatzeko. Migrazioen behatoki eta Mediterraneoko kulturak aztertzeko eta hedatzeko zentro gisa dihardu.

Azken aldaketako data:  2014/11/26