BEZaren eragina arte eszenikoetan, musikan eta zineman

Atala

Beste ondasun eta kultura zerbitzu batzuetan mantendu egin dira zerga-tasak: oso murriztua paperezko liburuentzat eta aldizkako argitalpenentzat (%4); murriztua museoetara joateko (%8tik %10era pasatu da); eta orokorra liburu elektronikoentzat, CDentzat eta DVDentzat (%18tik %21era igo da).

Azterlan honetan arte eszeniko, musika eta zinema sektoreak aztertuko ditugu. Ikuskizun horietarako sarrerei aplikatutako BEZaren igoerak, Europan egindako handienak, eragin sakona izan du enpresengan. Neurria indarrean jarri ostean, bete egin dira neurriak sektore horietan eragin handia izango zuela baieztatzen zuten iragarpenak; gainera, sektore horiek lehendik ere kaltetuta daude krisiaren ondorioengatik eta kultura-ohituretan gertatzen ari diren aldaketengatik. Neurriak ikus-entzule jaitsiera nabaria ekarri du, eta, ondorioz, enpleguak suntsitu, eta beste kontzeptu batzuen arabera gauzatzen zen diru-bilketak ere jaitsiera izan du, hala nola Gizarte Segurantzaren, PFEZaren eta sozietateen gaineko zergaren bidez gauzatzen zenak.

Igoera horren eragina aztertzeko egindako ikerlanek agerian utzi dute, datu adierazgarriekin gainera, kultura industria kalte handia pairatzen ari dela. Oraingo honetan, egindako azterlan kuantitatiboak aipatzeaz gain, kultura-eragileen ikuspegiak eta iritziak aztertu nahi ditugu sakonki, ikuspegi kualitatibo eta berariaz subjektiboa emateko. Neurria aplikatu zenez geroztik denbora igaro denez, jasandako golpea balioetsi dezakegu, bai eta hori saihesteko hartutako neurriak ere.

Alderdi baten interpretazioa da, musika, arte eszeniko eta zinema alorreko zenbait eragilek helarazi nahi izan diguten ahots gorako gogoeta. Alde batetik, ulertzen zail den neurriaren gaineko kexak eta ulertu ezina jasotzen dira, baina, bestetik, baita kultura industriak lehendik dituen eta BEZaren igoerak areagotu egin dituen arazo batzuen gaineko kritika ere.

Haien ekarpenei esker, sakonago aztertu eta hobeki ulertu ahal izango dugu zein den sektore horren egoera; sektorea, nahiko kaltetua dagoen arren, funtsezko termometroa da herrialde baten hozberoa neurtzeko.

BEZaren eragina arte eszenikoetan, musikan eta zineman (2014) [pdf, 2.5 MB]

Euskadi, auzolana