Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Berdindu jarduteko oinarrizko printzipioak

 Printzipio hauek aplikatzen dira zerbitzu publikoaren erabiltzaileei arreta ematean:

Jarduteko printzipio oinarrizkoak

  • Konfidentzialtasuna
  • Zintzotasuna
  • Errespetua
  • Profesionaltasuna
  • Eraginkortasuna
  • Kalitatea
  • Baldintzarik gabeko laguntza eta onespena (ez epaitu, ez iritzia eman)
  • Erabiltzailearen edo kasuan kasuko ikastetxearen ezaugarrietara moldatzea
  • Aktiboki entzutea: aztertu, entzundakoa egiaztatu, galdera irekiak egin, laburbildu...
  • Enpatia
  • Erabiltzaileak berez dituen baliabideak sustatu

Gainera, Ibiltaria zerbitzuak beste printzipio bat hartzen du bere baitan: berdinen arteko arreta eskaintzea. Hau da, zerbitzura jotzen duten trans guztiei trans batek edo sexu-identitate bereko pertsona batek egingo die arreta.

 

Azken aldaketako data:  2015/10/14