Azterketa - Sorkuntza-fabrikak

Atala

Izan ere, sorkuntza–fabriketan diziplina artistiko askotarako (ikusizko arteak, musika, antzerkia, arte eszenikoak, dantza, zirkoa, ikus–entzunezkoak, eta abar) sorkuntzarako eta entseguetarako espazioa eskaintzen da, eta proiektuak garatzeko hasierako babesa behar duten artista eta kolektiboei zuzenduta daude bereziki.

Sormenaren inkubagailu izaki, fabrikak bereziki esperimentazioari begirako guneak dira, hain zuzen ere, mintzaira berriarekin edo diziplinen arteko elkarrizketarekin loturiko esperimentaziori begirakoak. Kasu askotan, «gaur egungo hirietako sorkuntzaren biodibertsitatea ahalbidetzen duten espaziotzat» hartzen dira. Arlo digitalaren, teknologia berrien eta sorkuntza artistikoaren inguruko ikerketaren eragile bihurtu dira, eremu horretan dauden aukerak probatzeko laborategi. Azken batean, kultura–arloko I+Garen punta–puntako espazio bihurtu dira.

Ondare–politikaren barruan ere sortu dira hainbat tokitan; sorkuntza–fabrikak tresna garrantzitsuak dira kultura hurbiltasun–estrategietan. Kontuan izan behar da oso egiteko garrantzitsua betetzen dutela tokiko sormenaren adierazpidean. Espazio horietako askotan sortzaile gazteei babesa ematen zaie, sormen–proposamenak garatu ahal izan ditzaten eta, horrelako babesik gabe, nekez gauzatu ahal izango liratekeen proiektuak mamitzeko baliabideak eskainiz. Baina sorkuntza eta produkzioa ahalbidetzeaz gain, sorkuntza–fabrikek eginkizun erabakigarria betetzen dute zabalkuntzan. Publikoa sortzeko lan egiten dute; hain zuzen ere, mintzaira berriekiko erne dagoen eta kultura–proposamen berritzaileenekiko sentikorra den publikoa.

Azterketa - Sorkuntza–fabrikak (2010) [pdf, 958 kB]

Euskadi, auzolana