Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Aurkezpena

Aurkezpena

Gurasotasuna webgunea Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren ekimen bat da, eremu sozial, sanitario, judizialean, hezkuntza-eremuan,... familiekin lanean diharduten profesionalen komunitateari zuzendua,  familiak gurasotasun praktiketan gaitzeko beharrari erantzute aldera –19 Gomendioa, Europar Batasuneko Ministroen Batzordeak estatu kideei egindakoa–. 

Proiektu honetan HAEZI/ETXADI lan-taldearen lankidetza daukagu, zeina Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Oinarrizko Psikologia Prozesuen Departamentuari atxikia baitago. 

Gurasotasuna aipatu profesionalen iradokizun eta eskaera zehatzetara irekia dagoen gunea izan dadin nahi dugu, hots, hainbat mailatan familia esku-hartzeari buruzko komunikazioa eta esperientzia-trukaketa helburu duen gunea.

Webgunearen edukiak gurasotasuna baliatzeko beharrezko diren konpetentzien gainean egituratuta daude, hots, Gurasotasunaren Curriculum Hoberena –GCH-  izendatu dugun horren gainean (HAEZI/ETXADIk proposatutako kontzeptua). Curriculum honen aldagaiok, ikerkuntza enpirikoaren emaitzetatik datoz eta haur zein nerabeen garapen psikologiko osasuntsua bultzatzen dutenak dira. Ikerkuntza-aldagaietatik abiatuz, gurasoek edo haurrak zaintzen dituzten pertsonek familia bakoitzaren haziera-prozesuko egunerokotasunean jakin eta aplikatu behar lituzketen konpetentziak edo gaitasunak dira. Konpetentzia edo aldagai hauek garapena sustatzeko garapen-aldi aproposenean (edo aproposenetan) kokatzen dira eta, Bronfrenbrenner-en giza garapenaren ekologiari buruzko proposamenari kasu eginez, sistemaren barruan dagozkien mailan ere kokatzen dira, hala nola, mikrosisteman, exosisteman, mesosisteman edota mikrosisteman.

GCO-aren egituraren inguruan elkartuta, dokumentazio, ebaluazio-tresna, ikerkuntza-lanen aipamenetako baliabideak aurkitu daitezke, familiekin lan egiten duten profesionalentzako erabilgarriak eta interesgarriak izan litezkeenak, betiere GURASOTASUNAREN ikuspegi prebentibo eta unibertslaren ikuspegitik ulertuta. Webgune honen azken helburua honako hau da: familiak GOC-aren edukiaz jabetu daitezela eta beren eguneroko haziera-lanetan aplikatu dezatela.

Gurasotasunaren curriculum optimoa [pdf 1,35 Mb]

Gizarte-testuingurua eta ingurune fisikoa
  • Aitaren inplikazioa
  • Kalitatezko ordezko zaintza
  • Gatazkaren eraginpean ahalik eta gutxien egotea
  • Familia-estres maila baxuak
  • Gizarte-laguntzarako sare egonkor eta eraginkorra
  • Kalitatezko erakunde-baliabideak
  • Ikastetxearekiko komunikazio egokia
  • Eguneroko bizitzako bizipenen aniztasuna
  • Familian denbora librea partekatzea
  • Hedabideen eraginpeko jarduera ikuskatzea
  • Kontsumo arduratsurako hezkuntza
  • Osasunerako hezkuntza
  • Espazio fisiko egokiak dituen auzoa
  • Familia-etxebizitza egokia
Garapen kognitibo eta linguistikoa
  • Ikaskuntza estimulatzea
  • Imitazio-eredu berriak eskaintzea
  • Garapen kognitiboa estimulatzea
  • Hizkuntza-garapena estimulatzeaJolasa estimulatzea
  • Gogamenaren teoria estimulatzea
  • Heldutasun akademikoa estimulatzea
Garapen sozioemozionala
  • Gurasoek haurren gizartekoitasunarekiko duten interesa
  • Heldutasun soziala estimulatzea
  • Arauak eta mugak ezartzea
  • Pentsamendu kritikoa sustatzea
  • Autonomia estimulatzea
  • Autoestimua estimulatzea
  • Komunikazio-jarraibide eraginkorrak
  • Atxikimenduaren sustapena
  • Adierazkortasuna eta emozio-erregulazioa
  • Neba-arreben arteko harreman positiboak
  • Frustrazio optimoa. Erresilientzia sustatzea
  • Gurasoek kontrol egokia gauzatzea
  • Gatazkak konpontzeko estilo baimendua
  • Hezkuntza-estilo demokratikoa
  • Hezkuntza-koherentzia
  • Sexu-hezkuntza sustatzea
  • Balio etiko unibertsalak transmititzea
Zeharkako aldagaiak
  • Estatus sozioekonomiko egokia
  • Hezkuntza-malgutasuna
  • Garapen psikologikoaren faseak ezagutzea
  • Teoria anbientalista inplizituak
  • Entzute aktiboa eta enpatia
  • Asertibotasuna
  • Interakziorako ohiturak

Gurasotasunaren curriculum optimoa [pdf 1,35 Mb]

Azken aldaketako data:  2015/03/02