Hezkuntza Saila

Unibertsitatez kanpoko dokumentu akademiko ofizialak legeztatzea atzerrian egiaztatzeko

 

Sinadurak egiaztatzeko prozedura

 

Beste herrialde batzuetan ondorioak izan behar dituzten dokumentu akademiko ofizialak legeztatzea nazioartean hitzartutako prozesua da, betiere 1990ko apirilaren 16ko Aginduaren arabera (BOE, 1990-04-19).

Fase bi ditu:

1.- Dokumentu akademiko ofizialetako sinadurak egiaztatzea, dokumentuok legeztatu baino lehenago. Horretarako, hezkuntza-agintari eskudunei eskatu behar zaie hori egiteko.

2.- Hezkuntza Sailean izapidetze-lanak amaitu eta gero, interesdunak izapideak egiten jarraitu beharko du, dokumentuok beste erakunde batzuetan legestatzeko.

Sailak, bere eskumenen arabera, EAEko ikastetxeetan egindako ikasketetan eta berak emandako unibertsitatez kanpoko tituluetan baino ezin du sinadura egiaztatu:

• 1970eko abuztuaren 4ko Hezkuntzaren Lege Orokorretik ondorioztatzen diren ikasketak (UBI, Lanbide Heziketa, Arte Irakaskuntzak, Hizkuntza Irakaskuntzak, eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren eskolatze-liburuak)

• Sail honek emandako tituluak. Titulu horien ikasketak lege hauek arautzen dituzte: maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak Hezkuntzari buruzkoa, eta 1990eko urriaren 3ko Hezkuntza Sistemaren Lege Organiko Orokorrak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Arte Irakaskuntzak, Hizkuntza Irakaskuntzak eta Kirol Irakaskuntzak)

• Lehen aipatutako tituluak lortzeko egiten diren ikasketen historia akademikoak eta ziurtagiri akademiko ofizialak

• Eskolatze-liburuak

 Sinadurak egiaztatzearen eskabidea

Soilik, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan egindako ikasketen sinadura egiaztatuko da. Sinadurak egiaztatzeko, interesdunak Hezkuntzako Lurralde-ordezkaritzetan egin beharko ditu izapideak. Eskabide-eredua bete beharko du.

 Ikastetxeak egin beharrekoak

 Ikastetxeak ikasketen historia edo ziurtagiria emango du.

 Ikastetxeek eman behar duten dokumentazioak baldintzak hauek bete beharko ditu:

• Ikasketen historia edo ziurtagirien eredu ofizialak erabiliko ditu

• Dokumentuak beti izango dira jatorrizkoak

• Elebitan edo gaztelaniaz idatzita egongo dira

• Ikasketen historiak eta ziurtagiriak eskuz sinatuta egon behar dute. Sinaduraren azpian azalduko da nork sinatzen duen, hau da, idazkariak (izena, bi abizen eta kargua), zuzendariaren oniritziaz. Ez da egiaztatuko inork agindutako edo baimendutako sinadurarik, ezta inoren absentziagatiko sinadurarik ere.

• Derrigorrezko Hezkuntzaren ondoko hezkuntza-mailetako ikasketen historiak eta ziurtagiriak ikastetxe pribatuetan eskatzen direnean, zein ikastetxe publikori dagoen atxikita ikastetxe pribatua, ziurtagiriak ikastetxe publiko honek eman beharko ditu, aurreko baldintzak kontutan hartuta.

• Ikasketen espediente eta akta ofizialetan oinarritu behar dira ematen diren ziurtagiriak. Ondorioz, kurtso osoetako ziurtagiriak igarriko dira soilik

 Sailaren kudeaketa-lanak

Jasotako eskabideak aztertu ondoren, Hezkuntzako Lurralde-ordezkaritzek Ikasketa Antolamenduko Zerbitzura bidaliko dituzte. Sinadurak egiaztatu eta gero, Ikasketa Antolamendu Zerbitzuak dokumentazioa dagokion Lurralde-ordezkaritzara bidaliko du. Ordezkaritza harremanetan jarriko da interesdunarekin, dokumentua jaso, eta izapidetzen jarrai dezan.

 

 Kontsutak 

  • Hezkuntzako Araba/Álavako Lurralde Ordezkaritza
    San Prudencio, 18
    01005 Vitoria-Gasteiz
    Tel: 945 015 525

  • Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
    Gran Vía, 85
    48011 BILBAO
    Tel: 944 031 169

  • Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
    Andia, 13
    20004 Donostia-San Sebastián
    Tel: 943 022 887