Artxiboen estatistika 2009

Atala

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Artxiboen sektorearen errealitatea ezagutzea da ondarearen alorrean kokatzen den estatistika horren helburu nagusia. Hala, eragileen mapa definitu eta euren egoera eta jarduera ezaugarritu nahi dira.

EAEn halako estatistika egiten den lehen aldia da. Horregatik, operazioa bera diseinatzeak eta eragileen errolda prestatzeak eskatu dute ahalegin handiena. Hori lortzeko, IRARGI, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroaren laguntza eskergaitza izan dugu, batez ere definizioak kontrastatu, galdetegien diseinua doitu, errolda araztu eta sektorearen berezitasunak ezagutzeko.

Artxiboen lehen estatistika honek 2009. urteari buruzko informazioa jaso du, eta hainbat azterketa egiteko oinarritzat balio izango du. Alde batetik, beste lurralde batzuekiko analisi konparatiboak egiteko aukera eskainiko du; beste alde batetik, eta bi urtean behin egingo denez, denbora-azterketak egin ahalko dira, Euskadin sektoreak duen bilakaera ikusteko.

Artxiboen estatistika 2009 [pdf, 1,2 MB]

Euskadi, auzolana