Arte Eszenikoetako programatzaileei buruzko estatistikak 2007

Atala

Hauxe da ikerlan mota honi EAEn ekiten zaion lehenengo aldia, ezaugarri jakin batzuk dituen eremu batean, hots, kultura-eremuan, duen garrantziarekin. Eremu horrek, ezaugarri gisa, estatistika-informazio urria du eta erkaketak egitea (sektoreen artean, beste lurralde-errealitate batzuekin) ahalbidetuko duen eta sektore horiek osatzen dituzten agente guztiek (publikoak eta pribatuak) erabakiak hartzea erraztuko duen informazioa biltzeko metodo estandar baezartzeko premia du.

Lehenengo edizioa denez gero, oraingo honetan, eragiketaren diseinua eta agenteen errolda gauzatzeko ahaleginak egin dira, batez ere. Ondorengo edizioetan datu-corpusa eratuko da, eta sektoreen denbora-bilakaera aztertu ahal izango da hari esker.

Lehenengo edizioa denez gero, oraingo honetan, eragiketaren diseinua eta agenteen errolda gauzatzeko ahaleginak egin dira, batez ere. Ondorengo edizioetan datu-corpusa eratuko da, eta sektoreen denbora-bilakaera aztertu ahal izango da hari esker. Diseinu-faseak hartu duen garrantziak ekarri du parte-hartze fasea handitzea. Fase horretan, sektore bakoitza ordezkatzen duten elkarteei eskatu diegu beren ezagutzaren berri emateko eta iruzkinak nahiz proposamenak egiteko, galdesorten diseinua egokitu eta agenteen erroldak garbitzearren.

Bildutako informazioaren erreferentzia-urtea 2007a da. Datu hori oso kontuan izan behar da data horretatik gaur egun arte aldaketa asko gertatu direlako, neurri batean ziklo-aldaketa adierazten duten garrantzi handiko eraldaketak, hain zuzen ere. Ekonomia-krisi globalaren testuinguruaz gain, arteak (arte eszenikoak, musika, ikusizko arteak) teknologia berrien inpaktuarekiko sentikorrak dira maila guztietan (enpresa-egitura mota, jarduera mota eta bolumena, banaketa eta abar). Ildo horretatik, litekeena da 2007ko datuek ezin islatu izatea gaur egungo berezkoak diren errealitate berriak.

Arte Eszenikoetako programatzaileei buruzko estatistikak 2007 [pdf, 890 kB]

Euskadi, auzolana