Ekonomia eta Ogasun Saila

Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordea

Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzorde berriak aurreko Koordinazio Batzordea eta 2000. urtean Batzorde Mistoan adostutako ebaluazio funtzioak xurgatu ditu. Horretarako, arau-trukerako eta proiektu bakoitzaren ebaluaziorako protokolo xehatua ezarri da. Hori guztia, balizko gatazka judizial bat ekiditeko Administrazioek adostutako akordio bat lortzeari begira.

Kideak:

(63. artikulua) Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordea era honetan egongo da osatuta:

  1. Estatuko Administrazioaren lau ordezkari.
  2. Autonomia Erkidegoaren lau ordezkari, Eusko Jaurlaritzak izendatutakoak; lauhorietatik hiru foru-aldundiek proposatuko dituzte, bakoitzak bana.

Eginkizunak:

(64. artikulua) Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak eginkizun hauek izango ditu:

  1. Tributuen arloko arauak Ekonomia-itunari egokitzen zaizkion aztertzea horiekargitaratu aurretik. Hori dela eta, ekonomia-itun honen 4. artikuluko Bat zenbakian azaldu den bezala administrazioek euren araugintza-proiektuak elkarri erakusten dizkiotenean, proiektuotan jasotako proposamenak direla-eta inork oharren bat egiten badu, Batzordean ordezkariak dituzten erakunde eta administrazioetariko edozeinek, idatziz eta zioak azaldurik, Batzordearen bilerarako deialdia egin dadila eskatu ahal izango du. Deialdia egiteko eskatzen den egunetik hasita, Batzordeak hamabost eguneko epean egin behar du bilera, proposatutako araudia Ekonomia-itunarekin bat datorren aztertzeko, eta ahaleginak egingo ditu, araua argitaratu baino lehen, bere baitan ordezkatuta dauden erakunde eta administrazio guztiek tributu-araudiaren edukiaren inguruan desadostasunik balego akordioa lor dezaten.
  2. Ekonomia-itun honetan aipatutako lotura-puntuen aplikazioari buruz egitenzaizkion kontsultei erantzutea. Kontsultaren bat jasotzen denean, bi hilabetekoepean kontsulta bera eta beraren ebazpenerako proposamena gainerakoadministrazio interesatuei helaraziko zaizkie, azter ditzaten. Inork ez badu oharrikegiten ebazpen-proposamenari buruz, beste bi hilabete igarotakoan proposamenaonetsitzat joko da. Inork oharren bat egiten badu eta onartzen ez bada, Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordean lortu ahal izango da haren gaineko akordioa. Edonola ere, hilabete bi igarotzen badira oharrok egin zirenetik baina ez bada haien gaineko akordiorik lortu, bai Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak berak bai administrazio interesdunetako edozeinek desadostasun horren berri eman diezaiokete Arbitraje Batzordeari, hilabeteko epearen barruan.
  3. Egiten diren 47 ter artikuluko gaiei (zerga-oradainarazpen eta ikuskapen eskumenak) buruzko oharrei buruz ebazpena eman.
  4. Egoki deritzon azterlanak egitea araubide autonomikoa eta Estatuko markofiskala egokiro uztartzeko, egituraren eta eginkizunen aldetik.
  5. Administrazio eskudunei euren jardunak elkarri egokitzeko irizpideak, planak etainformatikako programak eskaintzea, eta lankidetzaren eta informazio-trukearenprintzipioa benetan gauzatu dadin erabili behar diren tresnak, bitartekoak,prozedurak edo metodoak artikulatzea.
  6. Ikuskapen gaietan Estatuko Administrazioaren eta foru-aldundien arteansortutako auziak edo arazoak aztertzea, eta bai tributuen ondoreetarako egindakobalorazioen inguruko arazoak ere.
  7. Txostenak egitea Ogasun Ministerioari, Eusko Jaurlaritzako eta foru-aldundietakoogasun-sailei eta Arbitraje Batzordeari, eskatuz gero.
  8. Ekonomia-itun hau aplikatu eta betearaztearekin zerikusia duten beste eginkizunguztiak.

12/2002 Legeak, maiatzaren 23koa, EAE Ekonomia Ituna onartzen duenak:

3. KAPITULUA

Ekonomia-itunaren Batzordeak eta Arbitrzaje Batzordeak

(...)

2. Atala. Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordea

63. artikulua. Kideak

Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordea era honetan egongo da osatuta:

  1. Estatuko Administrazioaren lau ordezkari.
  2. Autonomia Erkidegoaren lau ordezkari, Eusko Jaurlaritzak izendatutakoak; lauhorietatik hiru foru-aldundiek proposatuko dituzte, bakoitzak bana.

64. artikulua. Eginkizunak

  1. Tributuen arloko arauak Ekonomia-itunari egokitzen zaizkion aztertzea horiekargitaratu aurretik. Hori dela eta, ekonomia-itun honen 4. artikuluko Bat zenbakian azaldu den bezala administrazioek euren araugintza-proiektuak elkarri erakusten dizkiotenean, proiektuotan jasotako proposamenak direla-eta inork oharren bat egiten badu, Batzordean ordezkariak dituzten erakunde eta administrazioetariko edozeinek, idatziz eta zioak azaldurik, Batzordearen bilerarako deialdia egin dadila eskatu ahal izango du. Deialdia egiteko eskatzen den egunetik hasita, Batzordeak hamabost eguneko epean egin behar du bilera, proposatutako araudia Ekonomia-itunarekin bat datorren aztertzeko, eta ahaleginak egingo ditu, araua argitaratu baino lehen, bere baitan ordezkatuta dauden erakunde eta administrazio guztiek tributu-araudiaren edukiaren inguruan desadostasunik balego akordioa lor dezaten.
  2. Ekonomia-itun honetan aipatutako lotura-puntuen aplikazioari buruz egitenzaizkion kontsultei erantzutea. Kontsultaren bat jasotzen denean, bi hilabetekoepean kontsulta bera eta beraren ebazpenerako proposamena gainerakoadministrazio interesatuei helaraziko zaizkie, azter ditzaten. Inork ez badu oharrikegiten ebazpen-proposamenari buruz, beste bi hilabete igarotakoan proposamenaonetsitzat joko da. Inork oharren bat egiten badu eta onartzen ez bada, Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordean lortu ahal izango da haren gaineko akordioa. Edonola ere, hilabete bi igarotzen badira oharrok egin zirenetik baina ez bada haien gaineko akordiorik lortu, bai Araugintza Koordinatu eta Ebaluatzeko Batzordeak berak bai administrazio interesdunetako edozeinek desadostasun horren berri eman diezaiokete Arbitraje Batzordeari, hilabeteko epearen barruan.
  3. Egiten diren 47 ter artikuluko gaiei (zerga-oradainarazpen eta ikuskapen eskumenak) buruzko oharrei buruz ebazpena eman.
  4. Egoki deritzon azterlanak egitea araubide autonomikoa eta Estatuko markofiskala egokiro uztartzeko, egituraren eta eginkizunen aldetik.
  5. Administrazio eskudunei euren jardunak elkarri egokitzeko irizpideak, planak etainformatikako programak eskaintzea, eta lankidetzaren eta informazio-trukearenprintzipioa benetan gauzatu dadin erabili behar diren tresnak, bitartekoak,prozedurak edo metodoak artikulatzea.
  6. Ikuskapen gaietan Estatuko Administrazioaren eta foru-aldundien arteansortutako auziak edo arazoak aztertzea, eta bai tributuen ondoreetarako egindakobalorazioen inguruko arazoak ere.
  7. Txostenak egitea Ogasun Ministerioari, Eusko Jaurlaritzako eta foru-aldundietakoogasun-sailei eta Arbitraje Batzordeari, eskatuz gero.
  8. Ekonomia-itun hau aplikatu eta betearaztearekin zerikusia duten beste eginkizunguztiak.

Azken aldaketako data: