Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Angularen arrantzarako lizentziak

Angularen arrantza

Lizentziak ON LINE

Angulak harrapatzeko lizentziak eskatzeko epea 2018ko azaroaren 1ean irekiko da.

Dena den, eta kontuan izanik espeziearen egoera zaurgarria eta Europar Batzordeak angularen arrantzari buruz neurri murritzagoak eskatuko dituela aurreikusita, itsasontzitik angula arrantzatzeko epea mugatuko da, 2018ko abenduaren 3tik 11ra arte, beti ere dagokion tasa aldez aurretik ordaindu ondoren; era berean, arrantzale horiei baimenduko zaie, behin itsasontzitik arrantza egiteko epea amaitu ondoren, lurrazaletik angula arrantzatzeko lizentzia eskuratzea, hala nahi badute eta dagokion tasa ordaindu ondoren.

Lurrazaletik, angularen arrantza 2018ko azaroaren 15etik 2019ko urtarrilaren 31ra arte egin ahal izango da.

2018-2019 denboraldia - Informazio eskuliburua

- Arrantza denboraldia: 2018ko azaroaren 15etik, 2019ko urtarrilaren 31 arte.

- Angula europear aingira gaztea da 12 zentimetro baino gutxiago tamainarekin.

- Debekatuta dago 12 zentimetro baino gehiago duten Europako aingirak harrapatzea.

- Gehieneko arrantza: Lizentzia eta egun bakoitzeko gehienez 2 kg arrantza daitezke (bai lehorretik bai itsasontzitik)

- Eusko Jaurlaritzak ezarritako lizentzia-sistema espeziaren stockari egokitzen zaio, oso metodo eraginkorra baita arrantzaleek arrantzategia baliatzea arautzeko eta, beraz, arrantza-ahalegina kontrolatzeko. Hori horrela izanik, bada, lizentzia aurreko kanpainan izan zuten eta harrapaketen koadernoa aurreikusitako epean entregatu zuten arrantzaleei emango zaie denboraldi honetan.

- TASAK:

Lehorretik harrapatzeko lizentzia: 17,66 euro

Ontzitik harrapatzeko lizentzia: 70,64 euro

Angula arrantzarako lizentziak

Angularen arrantza

Angularen arrantza praktikatu ahal izateko beharrezkoa da lizentzia pertsonal eta besterenezina edukitzea, eta honek arro edo gune mugatu batean bakarrik baimentzen du arrantzan jardutea.

Lizentziarekin batera, harrapatutakoaren orriak ematen da eta bertan, titular bakoitzak honako datu hauek adieraziko ditu:

- Eguna
- Arrantzan hasitako ordua
- Arrantza egiteko aukeratutako lekuaren kokapen zehatza
- Modalitatea / Bahearen diametroa
- Bilketa-kopurua edo arraste-denbora, orduko
- Bukaera-ordua: orduak: minutuak
- Harrapatutakoa

Titularrak soinean eraman behar du lizentzia arrantza egiten duen bitartean. Halaber, arrantza-eguna amaitzean harrapatutakoaren koadernoa bete beharko du, baita ezer harrapatu ez duenean ere.

Titularrak aurreko denboraldiko lizentzia eta harrapatutakoaren koadernoa, behar bezala beteta, aurkeztu beharko ditu urte bakoitzaren apirilaren 30a baino lehen, baita jarduerarik egin ez edo ezer harrapatu ez duenean ere. Agiri horiek Arrantza Ikuskatzeko Zerbitzuaren Donostiako bulegoetan edo Arrantza Egituren Zerbitzuko Bilboko bulegoetan aurkeztuko dira.

Aurreko denboraldiko lizentzia aurkezten ez bada, dagokion isuna jarriko da, eta gainera lizentzia ez da berrituko.

Angularen arrantza Euskadin

Azken aldaketako data: