Osasun Saila

Alkoholaren kontsumoa saihesteko beste programak

Hezkuntza-eremuan aplikatzeko eginiko materiala. Prebentzio unibertsaleko esku-hartze bat da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren zikloko ikasleei zuzendutakoa. Irakasleek edo trebatutako langileek ikasgelan erabil dezaten diseinatu da materiala. Edukiak hiru zutabe hartzen ditu: pertsonak (ikasleen asertibitatea indartzen da), substantzia (alkoholaren ondorioak lantzen dira) eta ingurunea (parekoen eraginari ekiten zaio).

Jada alkohola kontsumitzeko ohitura (handiagoa edo txikiagoa) duten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako eta batxilergoko ikasleei zuzendutako prebentzio programa bat da, selektiboa. Alkoholaren kontsumoarekin lotutako arriskuak gutxitzeko tailerrak dira, eta arduraz kontsumitzeko jarraibideak eskaintzen dituzte. Kontsumitzeko era batzuek sor ditzaketen kalteez eta arriskuaz jabetzea ere sartzen da haien barruan, bai eta norberaren burua zaintzeko jokabideak hartzea edo indartzea ere.

  • Edari alkoholdunak eta alkoholemia-mailak.
  • Alkoholaren kontsumoaren eta abusuaren ondorioak eta arriskuak.
  • Gidatzea, alkohola eta beste droga batzuk.
  • Alkohola gehi beste droga batzuk.
  • Nola irten parrandan eta ez amaitu ziplo etzanda.
  • Zer dio legeak?
  • Alkoholaren kontsumoa eta burmuina.

Prebentzio unibertsaleko programa da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutakoa. Mimoa, magia eta umorea erabiltzen ditu ikasleek parte hartzera animatzeko eta alkoholaren kontsumoari buruzko gogoeta egiten laguntzeko. Komunikazio- eta prebentzio-estrategia batean oinarrituta, haren helburua da ezagutzea zer kausa/ondorio harreman dagoen alkoholaren kontsumoko egoera batzuen eta pertsonen osasunaren eta arazo sozial batzuen artean.

Prebentzio selektiboko programa aisialdiaren arloan.

Batez ere jaietan egiten diren esku-hartze ibiltariak dira. Aisialdi-eremuan egiten diren prebentzio selektiboko esku-hartzeen barruan sartzen dira. Kontua da alkoholemia-proba kualitatibo bat egitea, festa egiten ari den lekuan dagoen jendearen arreta deitzeko. Prozesu berean, alkoholaren kontsumoa prebenitzeko lana egiten da, batez ere haren kontsumoari buruzko dauden usteak desmitifikatuz eta haren ondorioez, arriskuez eta dakartzan kalteez sentsibilizatuz.