Alde Zaharreko eta Aieteko osasun zentro berriek arreta integrala, zentralizatua eta kalitate handikoa bermatuko diete auzo horietako 26.000tik gorako auzotarrei

 

Alde Zaharreko Osasun zentroaren aurkezpenaDonostiako alkateak eta Osasun sailburuak Bretxako osasun-zentro berriaren Plan Funtzionala aurkeztu dute. 2019an amaituko dute eta arlo hauek izango ditu: Medikuntza Orokorra, Pediatria, Erizaintza, Emakumeentzako Arreta, Sendaketak eta Proba Osagarriak, Berezoentzako Arreta, Etengabeko Atentzio Gunea eta haurren eta gazteen Osasun Mentala 

3 milioi euroko inbertsioarekin, 2.185 metro karratuko eremua izango du 3 solairutan banatuta. Hala, egungo Esterlines kaleko anbulatorioaren espazio- eta irisgarritasun-arazoak ebatzi eta kontsulta kopurua gehitzeko eta zerbitzua hobetzeko aukera emango du, baita haurren eta gazteen Osasun Mentalaren tratamendu egokirako programak barnean hartzeko ere 

Bestalde, Aieteko zentro berriak, 2,2 milioi euroko inbertsioarekin, 2.000 metro karratuko azalera izango du eta 12.500 auzokoei egingo die  zerbitzu. Arlo hauek izango dira bertan: Familia Medikuntza, Pediatria, Erizaintza, Emakumeentzako Atentzioa, Sendaketak eta Proba Osagarriak, Berezoentzako Arreta, eta Errehabilitazio Psikiatrikoko Unitatea    


 

Eneko Goia Donostiako alkateak eta Jon Darpón Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak prentsaurrekoa eman dute gaur Donostiako udaletxean, Alde Zaharreko eta Aieteko Osasun Zentro berrien plan funtzionalak aurkezteko. Bi osasun-azpiegitura berriek nabarmen hobetuko dute zerbitzuaren kalitatea eta Osakidetzarako hurbilerraztasuna donostiarrentzat, bi arduradunek ziurtatu duten moduan.

Bretxako Arraindegia eraikinean kokatuko den Osakidetzako Osasun Zentro berriak, 3 milioi euroko inbertsioarekin, gaur egun Esterlines kalean dagoen zentroa ordezkatuko du. Zentro horrek 925 metro karratu ditu, 3 solairutan banatuta, eta irisgarritasun-arazoak ditu. Hartara, kokaleku berriak 2.185 metro karratu izango ditu 3 solairutan banatuta, eta nabarmen hobetuko du irisgarritasuna Alde Zaharrean bertan baitago eta igogailua eta aniztasun funtzionalak dituzten pertsonentzako bestelako  neurriak baititu. Eraikin horretan bertan bilduko dira lehen-mailako arretako profesionalak eta Etengabeko Atentzio Guneko profesionak; hartara, osasun-zerbitzu osoagoa, integralagoa eta koordinatuagoa eskainiko die zona horretako 14.200 auzotarrei.

Centro de salud Alde Zaharra Donostia

Zehazki hau guztia izango du: Medikuntza Orokorreko 10 kontsulta, Pediatriako 2 kontsulta, Erizaintzako 10 kontsulta, eta Emaginarentzako azterketa gela bat, eta itxarongela independenteak helduentzat, pediatriarako eta Emakumeentzako Arretarako. Horrez gain, sendaketa gela bat, erauzketarako bat, beste bat Proba Osagarriak egiteko, eta Berezoentzako Arretarako gune bat. Etengabeko Atentzio Guneak, berriz, Medikuntzako bi kontsulta eta Erizaintzako beste bi izango ditu, dagozkien laguntza-arloez gain. Haurren eta gazteen Osasun Mentala azken solairuan egongo da, bertan Donostialdeko 18 urtetik beherako populazioari zein Gipuzkoa osoko adingabekoentzako buru gaixotasun larrietako programari arreta emango zaielarik; Medikuntza eta Erizaintzako 4 bulego izateaz gain, taldekako tratamendurako hainbat areto izango ditu, berauen laguntza-arlo eta guzti.

Udaletxeak eta Osasun Sailak aditzera eman dutenaren arabera, osasun-azpiegitura berri hau 2019rako amaituta egotea aurreikusi da.

Era berean, Aieteko Osasun Zentro berria izango denaren xehetasunak aurreratu dira. 2,2 milioi euroko inbertsioaz, 2000 metro karratuko azalera izango du, 2017an eraikitzen hasteko asmoa dagoelarik. Zona horretako auzotarren osasun-eskariei erantzuteko; izatez, ingurune horretako auztotarrak osasun-azpiegitura ari ziren eskatzen, batik bat azken urteetan Donostian gehien hazi den auzoetako bat izanik. Hala, Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari laga egingo dion lursailean eraikiko da osasun zentro berria. Bertan, Familia Medikuntzako 7 kontsulta, Pediatriako 2 kontsulta, Erizaintzako 2 kontsulta, sendaketa gela bat, erauzketarako beste bat , proba osagarriak egiteko beste bat, Emakumeentzako Arreta gune bat kontsulta izango duena, azterketa areto bat eta taldekako ekimenetarako areto bat.  Era beran, Erreabilitazio Psikiatrikorako Unitatea edukiko du zentro berriak, Gipuzkoako 18 urtetik gorako populazioak dituen (eta handituz doazen) arreta intentsiboko beharrei erantzuna emateko. Horretarako, 6 kontsulta izango ditu, taldekako tratamendurako hainbat areto eta beharrezko laguntza-arloak. Egun Antigua auzoan kokatuta dagoen unitate hau Aietera eramango da, zerbitzu hau instalazio hobeez hornituaz.

Centro de salud Aiete Donostia

Jon Darpón Osasun Sailburuaren esanetan, “Osasun Sailarentzako eta Osakidetzarentzat lehentasunezko kontua da osasun azpiegituren etengabeko hobekuntza; Gipuzkoan zein Euskadi osoan, gaur egun gure pazienteei egunero eskeintzen diegun arretaren kalitate mailari eusteko, lurralde guzti-guztietan era berdin eta ekitatiboan. Helburu horri begira, berebiziko garrantzia dute Alde Zaharreko nahiz Aieteko osasun zentroek eta berauek gauzatu ahal izateko, ordea, ezinbestekoa da azken urteotan Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Donostiako Udalak egindako elkarlana”. 

Donostiako Alkateak, bere aldetik, Alde Zaharreko osasun zentroaren kokaleku bikaina azpimarratu du, “Donostiako erdigunean bertan, baina aldi berean, irekia; hartara, gertutasuna ez ezik, irrisgarritasuna ere eskainiz. Hauxe da, Eneko Goiaren aburuz, gakoetako bat: hiriko garraiobideetatik hurbiltasuna, hain zuzen ere. Aieteko osasun zentroaren inguruan ere mintzatu da Alkatea, bere poza azalduz: “izan ere, auzotarrek aspaldidanik eginiko eskaera ase egingo baita”: Bai Osasun Sailak, bai Udalak, egitasmoa gauzatzeko egin duten ahalegina goraipatu du Goiak, “hiriaren zonalde honek aspaldidanik merezi duen zerbitzuan islatuko delako”. Era berean, Goia Alkatea elkarlanari ekiteko prest agertu da, hain zuzen ere, “bi osasun zentrook lehenbailehen errealitate bilaka daitezen, beharrezkoa den guztia ahalbidetzeko; beti ere, donostiar asko eta askoren bizi kalitatearen mesedetan izango delako uste sendoan”.

 

Donostia, 2016ko uztailaren 6an