Aholku Sarea: Atzerritartasunaren alorreko Euskal Zerbitzu Juridikoa
- Helburua eta xedea
- Egitura
- Funtzionamendua
- Gizarte-erakundeen banaketa, lurraldeen arabera
- Abokatuen elkargora deribazioak bideratzeko prozeduraren funtzionamendua
- Kontaktuen zerrenda
- Aholku-sarearen datu estatistikoak 2017
- Aurkezpen txostena
- Gizarte- eragileen lurralde-kokapena
- Diru-laguntzen banaketa
- Bilerak
- Liburuxkak
- Aholku-sarea memoriak
- Bideoa
- Zirkularra
1. Helburua eta xedea
Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu du Aholku Sarea, helburutzat hartuta atzerritartasunaren alorreko aholkularitza juridikoa ematea kalteberetasun egoeran dauden etorkinei eta profesionalei -herri-administrazioetakoei eta hirugarren sektorekoei, etorkinekin inklusio-prozesuetan diharduten heinean-.
Hori guztia, xedetzat hartuta atzerritarrei erregularizazioa erraztea,bai eta prebentzio-lana egitea gerora irregulartasun-egoerarik gerta ez dadin, familiako bizitzaren alde eginda betiere.
2. Egitura
Zerbitzu honek badu lau agente-motaren partaidetza. Hauek dira agenteak, zehazki:
- Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailekoa.
- Biltzen - Integrazioko eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzua-.
- Zazpi gizarte-erakunde (Cear-Euskadi, Gurutze Gorria-Euskadi, Bilboko Elizbarrutiko Caritas, Kosmopolis, SOS-Arrazakeria Gipuzkoa, LAIZ-CCOO eta Adiskidetuak)
- Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatuen hiru elkargoak.
3. Funtzionamendua
Zerbitzu honek bi arreta-mota eskaintzen ditu:
- Aurrez aurreko arreta (gizarte-erakundeak eta abokatuen elkarteetako Saje-txandetako legelariak).
- Bertaratu beharrik gabeko arreta –Postaz /telefonoz- (Biltzen)
Erabiltzaileek bi sarbide dituzte Zerbitzurako:
1. Biltzen-en bitartez. Biltzen Integrazioko eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuaren arlo juridikoak, kontsulta bat jasoz gero, hauetako bat egin dezake:
- Egin zaion kontsultari erantzun.
- Kasua erakunde bati bidali; adibidez, gaiaren espezializazio-arrazoiak direla eta.
- Bideratzea edo deribazioa proposatu, Saje-txandako legelari bat izendatu dezaten.
2. Gizarte-erakundeen bitartez. Edozein erakundetara jo dezake, eta hitzordua jarriko diote han, aurrez aurreko arreta jaso dezan. Dena delako erakundeak hauetako bat egin dezake:
- Egin zaion kontsultari erantzun.
- Kasua erakunde bati bidali.
- Bideratzea edo deribazioa proposatu, Saje-txandako legelari bat izendatu dezaten.
Laburbilduz:
- Alde batetik, Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzaren ardura da Zerbitzua koordinatu eta bateratzea.
- Bestetik, Biltzen Integrazioko eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak arreta eskaintzen du, telefonoz edo postaz, eta erabiltzaileak ez du zertan bertaratu.
- Azkenik, gizarte-erakundeek eta abokatuen elkargoek aurrez aurreko arreta ematen dute.
4. Gizarte-erakundeen banaketa, lurraldearen arabera
Hona aurrez aurreko aholkularitza ematen duten gizarte-erakundeen lurralde-banaketa:
- ARABAn, hauek ematen dute arreta juridikoa: Cear (Bulegoa: Vitoria-Gasteizen) eta Gurutze Gorria (Bulegoak: Vitoria-Gasteiz, Laudio, Agurain, Espejo, Kanpezu eta Biasterin).
- BIZKAIAn, berriz, hauek ematen dute arreta juridikoa: Cite/CCOO (Bulegoa: Bilbon) Cáritas (Bulegoa: Bilbon), Gurutze Gorria (Bulegoak: Bilbo, Getxo, Durango, Portugalete eta Ondarroan), eta Kosmopolis (Bulegoa: Getxon).
- GIPUZKOAn, azkenik, hauek ematen dute arreta juridikoa: Adiskidetuak (Bulegoa: Irunen), Gurutze Gorria (Bulegoak: Donostia eta Eibar/Ermuan) eta SOS-Arrazakeria Gipuzkoa (Bulegoak: Arrasate, Zarautz, Beasain eta Errenterian)
5. Abokatuen elkargora deribazioak bideratzeko prozeduraren funtzionamendua
5.1. Nork proposatzen du
Biltzenek zein gizarte-erakundeek deribazioak proposatzeko gaitasuna dute.
5.2. Nori proposatzen zaio
Deribazio proposamenak Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza bidaliko zaizkio.
5.3. Zerbitzuak
Legelariek eskaini ditzazketen zerbitzuak honako hauek dira:
- Kontsultak
- Izapidetzak
- Helegiteak
Honekin batera, kontsulta+izapidetza edo izapidetza +helegitea zerbitzuak eskaini daitezke.
5.4. Prozedura
- Zuzendaritzak proposamena onartzen badu, deribazioa abokatuen elkargora bideratuko du, abokatua izenda diezaioten erabiltzaileari.
- Elkargoak, izendatutako legelariari deribazioa jasotzen duen bolantea bidaliko dio, eta bestetik, legelari horren datuak zuzendaritzara bidaliko dira.
- Zuzendaritzak telefonoz igorriko dio erabiltzaileari legealiaren datuak jasotzen dituen mezua. (izena, abizena, helbidea eta telefono-zenbakia). Legelariarekin harremanetan jartzeko eskatuz.
- Zerbitzua bete eta gero, legelariak elkargotik bidalitako bolantea bete behar du. Honen bitartzez zerbitzua bete duela justifikatuko du, eta orduan, ordainketa egingo zaio.
5.5. Irizpideak
Irizpideak honako hauek dira:
- Materiala: erregularizazio administratiboa, irregulartasun egoerei aurrea hartzea, egoera administratiboaren kontsolidatzea eta familian bizitzeko eskubidearen egikaritza erraztea.
- Interbentzioaren batasunaren bermea
- Uziaren bideragarritasuna
- Urrakortasun berezi
6. Kontaktuen zerrenda
AHOLKULARITZA JURIDIKOA, AURREZ AURREKOA
ARABA:
-
GURUTZE GORRIA tel.: 945 222 222 (Gasteiz,Laudio, Agurain, Espejo, Kanpezu eta Biasteri)
-
CEAR tel.: 945 266 805 (Gasteiz)
BIZKAIA:
-
GURUTZE GORRIA tel.: 944 230 359 (Bilbo) / 944 950 229 (Portugalete)
-
CITE – CCOO tel.: 944 243 424 (Bilbao)
-
CARITAS (bere gizarte-zerbitzuen bitartez)
-
KOSMOPOLIS tel.: 688 605 551 (Getxo)
GIPUZKOA:
-
GURUTZE GORRIA tel.: 943 327 795 (Donostia)
-
GURUTZE GORRIA tel.:943176248 (Eibar)
-
ADISKIDETUAK tel.: 943 639 690 (Irun)
-
SOS Arrazakeria tel.: 943 245 627 (Arrasate, Zarautz, Beasain eta Errenteria)
AHOLKULARITZA JURIDIKOA, TELEFONOZ ETA POSTA ELEKTRONIKOZ
BILTZEN
-
Erabiltzailea: tel.: 900 840 890
-
asesoria@euskadi.eus
-
Profesionala: tel.: 94 400 18 09
-
juridika@biltzen.org
-
Arreta-orduak (Biltzen): 09:30etik-14.00etara
7. Aholku-sarearen datu estatistikoak (2017)
- Hirugarren sektoreko erakundeek arreta emandako pertsonen kopurua: 8.504 (17.393 kontsulta)
- Hirugarren sektoreko erakundeek arreta emandako profesionalen kopurua: 1.004
- Biltzenek arreta emandako kontsulten kopurua: 1.739
- Hirugarren sektoreko erakundeek eskainitako informazio-saioak: 10 (167erabiltzaile)
- Abokatuen elkargoetara bideratuak: 311
8. Aurkezpen txostena
9. Gizarte- eragileen lurralde-kokapena (PDF, 150 KB)
10. Diru-laguntzen banaketa
- Gurutze-Gorria-Euskadi 221.734 euro
- Cear-Euskadi 20.000 euro
- Kosmopolis 30.000 euro
- Cite-CCOO 57.000 euro
- Caritas Bizkaiko Elizbarrutikoa 27.100 euro
- Adiskidetuak 57.000 euros
- SOS-Arrazakeria Gipuzkoa 25.000 euro
- Bizkaiko Abokatuen Elkargoa 88.700 euro
- Arabako Abokatuen Elkargoa 30.000 euro
- Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa 30.0000 euro
15. Zirkularra (PDF, 94 KB)
.
Azken aldaketako data: