Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren diru-laguntzen Plan Estrategikoa-2017

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 8.1 artikuluak ezarritakoari jarraikiz, nahitaez eduki behar da diru-laguntzen Plan Estrategiko bat. Bertan, sailen diru-laguntzei dagokienez, honako hauek identifikatu behar dira: diru-laguntzak ezarrita lortu nahi diren helburu eta ondorioak, diru-laguntza horiek emateko beharrezko epea, aurreikusten diren kostuak eta haien finantzaketa-iturria. Hala ere, kasu guztietan, aurrekontu-egonkortasunerako helburuak bete behar dira.

Kontrol Ekonomikorako Bulegoaren 1/2015 Zirkularrak eredu-gida bat onartu zuen, horrekin bat Eusko Jaurlaritzako sailek diru-laguntzen plan estrategikoa egin zezaten. Dokumentu horretan jasotako irizpideei jarraikiz, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak zein Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak beraien planak onartu zituzten.

Aurrekontuetako luzapen egoera aurreikusten zenez, eta egoera horretan eguneroko ekintza administratiboak ezin direnez eten, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak aurreko urtean onartutako planen indarraldia luzatzea jo zuen komenigarritzat, gaur egun sailak esleituta dituen eskumenen arloan.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak zehaztutako eskumen horiek honako hauek dira:

  1. Ingurumena.
  2. Urak.
  3. Ubideak eta ureztaketak.
  4. Baliabide naturalak antolatzea eta natura kontserbatzea.
  5. Lurraldea eta itsasertza antolatzea.
  6. Lurzorua eta hirigintza.
  7. Etxebizitza; etxebizitzari lotutako lurzorua eta hirigintza.
  8. Arkitektura, eraikuntza, jasangarritasuna eta kalitatea eraikuntzan.
  9. Irisgarritasunaren sustapena.

Plana exekutatzeko aurrekontu-zuzkidurak 2017ra luzatutako aurrekontuaren amaierako kredituen edo eguneratutako kredituen ondoriozkoak izango lirateke. Hala ere, kontuan hartu beharra dago planak izaera programatikoa duela; beraz, beraren edukiak ez du ez eskubiderik ez betebeharrik sortzen, eta beraren eraginkortasuna diru-laguntzen ildoak abian jartzearen menpe dago.

Agindua, 2016ko abenduaren 29koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailburuarena, sailaren 2016. urteko diru-laguntzen Plan Estrategikoa (PDF, 152 KB)

Ikusi agindua, Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburuarena, 2016ko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailaren diru-laguntzen Plan Estrategikoa (PDF, 431 KB)

2016ko otsailaren 1eko agindua, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren 2016ko diru-laguntzen Plan Estrategikoa onartzekoa (PDF, 1 MB)

Azken aldaketako data: 2017/01/16