2016ko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailaren diru-laguntzen Plan Estrategikoa

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 8.1 artikuluak ezartzen duenez, nahitaez eduki behar da diru-laguntzen Plan Estrategiko bat, eta bertan identifikatu behar dira, sailen diru-laguntzei dagokienez, diru-laguntzen aplikazioaren bidez lortu nahi diren helburu eta ondorioak, diru-laguntza horiek emateko beharrezko epean, aurreikusten diren kostuak eta haien finantzaketaiturria, betiere aurrekontu-egonkortasuneko helburuak bete behar direlarik.

Agindu hori betetzeko, plan hau tresna bat izango da sailaren eta hari atxikitako erakundeen politiken plangintza egiteko, eta lurralde-politika orekatu eta jasangarri bat sustatzea izango du helburu, baita ingurumen-politika arduratsu bat eta erabat jasangarriak diren egitura batzuk eta garraio-politika bat ere, legegintzaldi honetarako 2012-2106 Gobernu Programaren konpromisoen barruan lerrokatutakoak.

Plan hau egiteko, aurreko paragrafoan definitutako eta lortu nahi diren interes publikoak aztertu dira eta plan honen indarraldian horretarako eskuragarri dauden baliabideekin erkatu dira. Era horretan bermatzen da eraginkortasun-maila eta efizientzia-maila areagotzea, baita gure jardun-eremuan gardentasuna indartzea ere.

Kontuan izanda aurrekontu-ekitaldi bakarra geratzen dela X. Legegintzaldia amaitzeko, sailak denboraldi horretarako duen diru-laguntzetarako politika bildu nahi du, hurrengo legegintzaldian sailak izango duen plangintza-ahalmena ez baldintzatzeko.

Ikusi agindua, Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburuarena, 2016ko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailaren diru-laguntzen Plan Estrategikoa (PDF, 431 KB)

Azken aldaketako data:  2016/02/11